Elkarrizketak

Joseph Novak: "Ezin genuen amestu ere egin mapek halako aplikazioak izango zituztenik"

2004/12/01 Galarraga Aiestaran, Ana - Elhuyar Zientzia

Iruñean kontzeptu-mapei buruzko lehen biltzarra egin da, Nafarroako Unibertsitate Publikoak eta gizakiak eta makinak ezagutzeko IHMC institutuak antolatuta. Biltzarrean, Joseph Novak kontzeptu-mapen sortzailea eta Alberto Cañas mapak egiteko softwarea garatzen ari den IHMC institutuko zuzendariordea izan ziren. Aukera paregabea iruditu zitzaigun biei elkarrizketa egiteko, eta aipatzekoa da benetan adeitsuak izan zirela.

Amalia Mtz. de Murgia: "Ez dugu ekartzen sufritzen dutela dakigun animaliarik"

2004/11/01 Imaz Amiano, Eneko - Elhuyar Zientziaren Komunikazioa

Askorentzat, Donostian betidanik izan da Aquariuma. 1928an ireki zuten Gipuzkoako Ozeanografia Elkartearen ekimenez. Hainbat jarduera ditu gaur egun Gipuzkoako Ozeanografia Fundazioa denak, baina Aquariuma da guztietan ezagunena. 1996an egoitza handitu, ozeanarioa egin eta akuario berriak jarri zituzten. Han egiten du lan 8 teknikarik osatutako taldeak; Amalia Martinez de Murgia da biologia-saileko burua, 1993az geroztik.

Asunción Azpeitia: "Duela 50 urte arte, gizakiok batez ere landareak erabili ditugu sendatzeko"

2004/10/01 Galarraga Aiestaran, Ana - Elhuyar Zientzia

Laster, Europako Batasunak sendabelarrei buruzko zuzentarau bat argitaratuko du. Aitzakia horrekin, Gipuzkoako Farmazia Eskola Ofizialera jo dugu eta Asunción Azpeitia lehendakariarekin elkartu gara. Elkarrizketaren ondoren, garbi gelditu zaigu sendabelarrek badutela lekua, bai farmazietan bai gaur egungo medikuntzan.

Aitziber Sarobe: "Artelatza babestu nahi badugu, eremua gorde behar dugu"

2004/09/01 Galarraga Aiestaran, Ana - Elhuyar Zientzia

Aitziber Sarobe zarauztarra biologoa da, ekosistemetan aditua, eta aspalditik du naturarekiko lilura. Hamalau urte besterik ez zituenean artelatzari buruzko lan bat egin zuen, ikastolako bere lagunekin batera. Eusko Jaurlaritzak zuhaitz bitxiei buruz antolatutako lehiaketa irabazi zuten lan harekin. Gainera, Arkamurka natur taldeko koordinatzailea da. Eta arkamurka Zarautzen artelatzari deitzeko erabiltzen den izena da. Bada norbait egokiagorik artelatzaz hitz egiteko? Hitzordua ere toki aproposean egin dugu: Zarauzko Santa Barbara gainean.

Luis Monje: "Ikerketan, merezi du irudien kalitatea zaintzea"

2004/07/01 Roa Zubia, Guillermo - Elhuyar Zientzia
Solabarrieta Arrizabalaga, Danel - Elhuyar Zientziaren Komunikazioa

Luis Monje biologoa da, baina biologoa dela esatea ez da nahikoa; horrez gain, marrazkilari eta argazkilari profesionala izan da urtetan. Egun, zientzia-gaien ilustratzailea da Alcalako Unibertsitatean. Ilustrazio zientifikoari buruzko hitzaldi eta ikastaro asko eman ditu, eta milaka artikulu eta zortzi bat liburu argitaratu ditu. Artista harrigarri honek gurekin egoteko tarte bat hartu zuen.

Juan Bald: "Baikorrak izan behar dugu. Itsasoaren egoera hobetu egin da"

2004/06/01 Roa Zubia, Guillermo - Elhuyar Zientzia

AZTIko Angel Borja biologoa eta SOC-SOES erakundeko Michael Collins ozeanografoa Oceanography and Marine Environment of the Basque Country liburuaren editoreak dira. Liburua Euskal Herriko itsasoari buruzko ikerketen bilduma bat da, eta ozeanografiaren arloko erreferentea izango da hemendik aurrera. Liburuaren egileetako bat, AZTIko Juan Bald biologoa, izan dugu gurekin liburuaz hitz egiteko.

Jesus Altuna: "Arkeologiak diziplina artekoa izan behar du".

2004/05/01 Lexartza Artza, Irantzu - Elhuyar Zientziaren Komunikazioa

Jesus Altuna Aranzadi Zientzi Elkarteko historiaurreko sailaren lehendakaria da, eta Munibe aldizkariaren zuzendaria. Bizitza osoa eman du Euskal Herriko historiaurrea aztertzen. Hainbat sari jaso ditu bere lan-jardueragatik, azkena 2003ko Giza eta Gizarte Zientzien Euskadi saria. Aitzindaria izan zen arkeozoologia arloan, eta ekarri handia
egin du ondarea ikertzen eta babesten.

Martin Olazar: Errauskailuak ondo erabiltzeko gakoa zaborrak ondo banatzea da.

2004/04/01 Rementeria Argote, Nagore - Elhuyar Zientziaren Komunikazioa

Geroz eta zabor gehiago sortzen dugu, horretan ez da zalantzarik. Eta zaborrak jan gaitzan baino lehen errauskailuen aldeko apustua egin du Europako herri askok, geureak barne. Hori dela eta, ahoz aho dabil errauskailuen gaia. Antza denez, informazio gardena ematea da herritarrek instalazio horiek naturaltasunez hartzeko bidea.

Aritz Lekuona: "Mindaren arazoa abeltzaintzaren industrializazioarekin etorri da"

2004/03/01 Rementeria Argote, Nagore - Elhuyar Zientziaren Komunikazioa

Mindak ingurumen-arazo larriak sortzen ditu abere-haztegi handietan. Arazo horiek saihesteko, minda arazteko teknologia berri bat garatu dute ADE Biotec-ek eta INASMET fundazioak. Teknologia hori elektroflotazioan oinarritzen da. Gisa horretako lehenengo minda-araztegi industriala Errenteriako txerri-haztegi batean ari dira eraikitzen, eta ekainean lanean hasteko moduan egongo dela espero dute. Txerri-minda: arazoa gizentzen ari da Teknologia merkeak falta

Joaquín Martínez Torregrosa: Ikasteko, ezinbestekoa da ahalegin kontzientea.

2004/02/01 Roa Zubia, Guillermo - Elhuyar Zientzia

Gogoan duzue telebistako Cosmos programa? Oso arrakastatsua izan zen. Bukatu zenean, programa osoa ikusi zuen jendeak zer ulertu zuen aztertu zuten. Eta ikusi zuten grabitateari buruz, esate baterako, ikasi ez duen jendeak adina zekitela: planetak flotatzen ari direla uste zuten, grabitaterik gabeko egoeran daudela, grabitatea atmosferarekin batera 'bukatzen' dela eta abar. Cosmos programa osoa ikusi zuten, baina horrek ez zien ezertan eragin. Ikasteko, ezinbestekoa da ahalegin kontzientea.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila