Javier Gorosabel eibartar astrofisikariak gamma izpien eztandak ikertzen ditu. Zehaztasun handia, ordutegi aldrebesa eta bidaia asko egitea eskatzen duen lana da. Hala ere, pasioz beterik egiten duela ere nabari zaio hitz egiteko moduagatik. Munduko teleskopio onenak erabiltzen dituzte lan horretarako; aurki, Hubble teleskopioa.
Ignacio Martinez eta Juan Luis Arsuaga oso paleoantropologo ospetsuak dira, Atapuercako aztarnategietan egindako indusketengatik. Hala ere, zientziaren dibulgazioaren esparruan ere ez dira arrotzak. Elkarrekin zein banaka, arrakasta handiko liburuak idatzi dituzte; ospetsuena La especie elegida da. Aurten eboluzioari buruzko beste liburu bat argitaratu dute, Amalur izenekoa.
Elhuyar Kultur Elkartearen lanetan ere parte hartu zuen garai batean. Donostiako fisikaria da, eta bere ibilbide profesionalaren hasieratik zirkuitu integratuetan interes handia izan duenez, esparru horretan egin zuen doktore-tesia. Gaur egun, Intel enpresaren egoitza nagusian ari da lanean, Estatu Batuetan.
Erradiazioetatik Babesteko Espainiako Elkartearen (SEPR) IX. Kongresua zela eta, Bilboko Euskalduna Jauregian izan zen Abel González, eta harekin hitz egiteko aukera izan genuen.
Haren ustez, mundua era egokian hornitzeko energia nuklearra da orain arte dagoen aukerarik onena; baina horretarako erantzukizun handia behar da, eta gaur egungo gobernuek ez dute arduratsu jokatu orain arte.
Donostia Ospitaleko ikerketa-talde batek epilepsia sor dezakeen gene baten mutazioa identifikatu du. Aurkikuntza garrantzitsua da, mota horretako geneak ez zirelako orain arte gaixotasun horrekin lotzen. Adolfo López de Munain ikerketaburuarekin egoteko aukera izan dugu.
Bidebarrieta Zientifikoa titulupean, lau hitzaldi antolatu ditu Bilboko Udaleko Kultura eta Turismo Sailak maiatzerako, eta Bidebarrieta Liburutegiko Areto Nagusian izango dira. Atzo izan zen lehenengoa, eta maiatzaren 16, 23 eta 30erako daude iragarrita beste hirurak.
EHUk antolatutako bioetikari buruzko XXI. foroaren baitan Mertxe de Renobales Scheifler-ek “Bioteknologia eta nekazaritza: argi-itzalak” hitzaldia eskaini zuen. Hitzaldia laburbildu eta gaiaren inguruko hainbat xehetasun interesgarri aipatu zituen elkarrizketan.
Otsailean, Nafarroako Unibertsitate Klinikan kardiomioplastia zelularra erabili zuten infartuak jotako bihotza osatzeko. Teknika berritzaile horren ezaugarriez eta ekar ditzakeen onurez hitz egiteko, ebakuntza egin zuten zirujauetako batekin bildu ginen. Nafarroako Ospitale klinikoan punta-puntako teknika erabili dute bihotzekoak jotako gaixoa sendatzeko. Baina organoak osatu ezin direnean, gehienetan transplantearen aukera besterik ez da gelditzen. Ez da irtenbide samurra, baina EAEk munduko emaitza onenak ditu, bai transplante kopuruan bai transplantatuen biziraupenean ere. Joseba Aranzabalek lorpenaren arrazoiak zein diren azaldu digu, besteak beste.
Ziurtatuta ez badago ere, badirudi anfibioak urritzen ari direla eta desagertzeko arriskuan egon daitezkeela. Munduko hainbat adituk alarma piztu, eta ikerketa sakona egiteko premia dagoela esan dute. Euskal Herrian ere badago arazo hori aztertzeko beharra, bertako anfibio-espezie askotan joera hori garbia baita. Beharbada, adibiderik nabarmenena Hegoaldeko zuhaitz-igela da. Aranzadi Zientzi Elkarteko kideek igel hori babesteko proiektu bat dute esku artean. Xabier Rubio biologoa proiektu horretan ari da lanean.
Nanoteknologiak elkarlanean jarri ditu ingeniariak eta fisikariak. Atomoz osatutako makina harrigarriak egin ditzakete. Lan horretan jarduten duen James Gimlewski fisikariari gai horren inguruan hitz egiteko eskatu diogu.