Elkarrizketak

Kepa Altonaga: "Idazle klasikoetan, laiko bakarra Jean Etxepare medikua zen"

2004/02/01 Roa Zubia, Guillermo - Elhuyar Zientzia

Dibulgazio-liburua idazteko beka irabazi du Kepa Altonagaren Etxepare, Aldudeko medikua proiektuak. Ez da liburu bat idazteari ekingo dion lehen aldia. Sariketa honen babesean Folin markesa . Marraskiloak eta euskaldunak uharte galduan eta Armand David, pandaren aita liburuak burutu zituen 1996an eta 1999an, hurrenez hurren. Altonaga biologia-irakaslea da EHUn.

Saridunekin solasean

2004/02/01 Rementeria Argote, Nagore - Elhuyar Zientziaren Komunikazioa

1. saria: Meandroetako mina 2. saria: Replikantearen jazz-arima Kafeina: behar bihur daitekeen plazera Sari berezia: Izarren energiaren bila

Bernat Soria: "Enbrioiak gutxienez bi hilez bizi behar du umetokian gizaki izateko"

2004/01/01 Agirre Ruiz de Arkaute, Aitziber - Elhuyar Zientzia

Espainiako legeria atzerakoia dela dio, eta horrek urte luzez atzerrian ikertzera bultzatu du. Zelula amekin egiten du lan, eta argi izan du beti, Espainian ezin bazuen, kanpoan egingo zuela. Baina Singapurren urtebetez lan egin ondoren, azkenean lortu du bere helburua: Andaluziak behintzat onartu du zelula horiekin lan egitea baimentzen duen legedia. Eta hil honetan bertan irekiko du, Sevillan, giza enbrioietatik erauzitako zelula amekin lan egingo duen Espainiako lehenengo ikerketa-zentroa. Bernat Soria: “Intsulina jariatzen duten zelula artifizialak egiten saiatu ginen, baina porrot egin genuen” Diabetea

Jesus Mari Ugalde: "Praktikoena teoria on bat da"

2004/01/01 Roa Zubia, Guillermo - Elhuyar Zientzia

Jesus Mari Ugalde kimikariak hil honen amaieran jasoko du 2003ko Ikerketako Euskadi saria. Donostiako Kimika Fakultateko irakaslea da, Euskal Herriko Unibertsitatean. Ugaldek zuzentzen duen taldeak kimika teorikoa ikertzen du. Horretarako, atomoz eta molekulaz osatutako sistemak simulatzen dituzten programa informatikoak erabiltzen dituzte, eta sistema horien erreakziobideak aztertzen dituzte.

"Itsas kultura gure inguruan zabaltzea da helburua"

2003/12/01 Galarraga Aiestaran, Ana - Elhuyar Zientzia

Ría de Bilbao Itsas Museoak bisitarientzat ateak ireki aurretik egin dugu elkarrizketa hau. Museoan bertan genuen hitzordua, eta iritsi orduko konturatu gara benetan toki berezian dagoela.
Hasteko, Museoa bisitatzeko aukera izan dugu, kanpotik eta barrutik, eta, ondoren, Pablo Atelak eta Izaskun Etxanizek adeitasunez azaldu dizkigute hango xehetasun guztiak. eMarCon, itsas museoak elkarrekin sarean

Mario Sáenz de Buruaga: “Animaliak ehiza baino lehen fauna dira”

2003/11/07 Imaz Amiano, Eneko - Elhuyar Zientziaren Komunikazioa

Ehiza-garaian gaude bete-betean. Ez gara ehizaren eztabaidan sartuko, kudeaketari heldu nahi izan baitiogu. Horregatik jo dugu horretan urteak daramatzan M. Sáenz de Buruaga biologoarengana. Consultora de Recursos Naturales, S.L. enpresako zuzendaria da eta Gasteizen duten bulegoan hartu gaitu.

Mario Sáenz de Buruaga: "Animaliak ehiza baino lehen fauna dira"

2003/11/01 Imaz Amiano, Eneko - Elhuyar Zientziaren Komunikazioa

Ehiza-garaian gaude bete-betean. Ez gara ehizaren eztabaidan sartuko, kudeaketari heldu nahi izan baitiogu. Horregatik jo dugu horretan urteak daramatzan M. Sáenz de Buruaga biologoarengana; Gasteizen duten bulegoan hartu gaitu.

Bienvenido León: "Gakoa gauzak kontatzeko trebetasunean dago"

2003/10/01 Kortabarria Olabarria, Beñardo - Elhuyar Zientzia

Azkenaldian asko hitz egiten da zientziaren dibulgazioaz komunikazioari eskainitako foroetan. Izan ere, zientzia- eta teknologia-gaiek gero eta toki gehiago betetzen dute komunikabideetan. Bienvenido León aditua da zientziaren dibulgazioan, batez ere telebistan. Bi alor horiei buruz hitz egiteko hartu gintuen Nafarroako Unibertsitateko bere bulegoan.

Itziar Alkorta: "Giza enbrioiaren estatusa definitu gabe egotea da arazo nagusia"

2003/10/01 Galarraga Aiestaran, Ana - Elhuyar Zientzia

Zelula amen gaineko ikerketek itxaropen handia piztu dute zientzialarien artean. Baina ez da txikiagoa sortu duten eztabaida etikoa. Horren arrazoiak jakin nahian, Itziar Alkortarengana jo dugu. Bera Zuzenbide Zibileko irakaslea da EHUko Donostiako Zuzenbide Fakultatean eta aditua gai hauetan.

Francisco Diaz Pineda: "Espezie guztiak, gurea barne, iraungi egingo dira lehenago edo geroago"

2003/09/01 Agirre Iraeta, Eneko -

Francisco Diaz Pineda Tolosako Zumardi Natur Jardunaldietan izan zen XXI. menderako ekologo baten gogoetak hitzaldia ematen. Euskal Herrian zela aprobetxatuz, hiruzpalau galdera egiteko aukera eskaini zigun. Hona hemen emaitza.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila