Kortabitarte Egiguren, Irati

Kortabitarte Egiguren, Irati

Elhuyar Zientzia

AnHitz, zientzia-aditu birtuala

2009/01/01 Kortabitarte Egiguren, Irati - Elhuyar Zientzia

Hizketaren teknologiak etengabe ari dira garatzen informatikaren arloan. Interaktibitatea ere puri-purian dago, eta baliteke etorkizunean ordenagailuen mundu birtualekin dugun harremana erabat ezberdina izatea. Euskarak ere egin ditu urratsak arlo horretan. AnHitz pertsonaia birtuala da horren erakusgarri.

Berriztagarriak negutegietan

2009/01/01 Kortabitarte Egiguren, Irati - Elhuyar Zientzia

Energiaren erabilera neurrigabeak ez du ingurumenean soilik eragiten negatiboki. Azken urteotan, negutegien batez besteko energia-gastuak gehitu egin dira, besteak beste, erregaien prezioen garestitzearen ondorioz. Horri aurre egiteko, negutegiak berotzeko ordezko energietan oinarritutako sistemak proposatzen dituzte adituek: biomasa-galdarak, eguzki-panel termodinamikoak eta energia geotermikoa, besteren artean.

Olioa, kontainer berdeetara

2009/01/01 Kortabitarte Egiguren, Irati - Elhuyar Zientzia

Olioaren kontsumo osoaren % 70 etxean egiten da. Eta egunero etxeko sukaldean frijitzeko erabiltzen den olioa harraskatik behera botatzea kaltegarria izan daiteke oso ingurumenarentzat. Ingurumen-arazo hori saihesteko ekimenak gero eta ugariagoak dira, eta azkenetarikoa Arrasateko Udalak eta udal horretako ingurumen-sailak jarri zuten martxan: etxeko olio erabilia birziklatzeko kontainer bereziak jarri zituzten kaleetan. Kontainer horiekin, erabiltzaileak eguneko edozein ordutan, urteko 365 egunetan, birzikla dezake olioa.

José Gómez Vilar: "Biologia konputazionalak ordenagailuak erabiltzen ditu sistema biologikoak ikertzeko"

2008/12/01 Kortabitarte Egiguren, Irati - Elhuyar Zientzia

Bartzelonako Unibertsitatean Fisikan doktoratu ostean, Estatu Batuetara alde egin zuen. Hamar urte egin ditu han, biologia molekularraren eta bioteknologiaren alorreko punta-puntako zentro teknologikoetan ikertzen. Azken lau urteetan, New Yorkeko Sloan-Kettering Institutuko ikerketa-laborategiko buru eta Cornell Unibertsitateko irakaslea izan da. Berriki, Leioako Biofisika Unitatera etorri da, Ikerbasquek kontratatuta. Ikerketa-lerro nagusia biologia konputazionala du.

Iman txikietan txikienak, urrezkoak

2008/12/01 Kortabitarte Egiguren, Irati - Elhuyar Zientzia

Hozkailuak apaintzeko ezarri ohi ditugu maiz imanak. Imanek, ordea, ez dituzte material-mota guztiak erakartzen. Urrezko eraztun edo belarritako bati iman bat hurbildu eta ez du erakarriko. Eskala nanometrikoan, aldiz, alderantzizkoa gertatzen dela ikusi dute EHUko ikertzaile batzuek: urre-nanopartikula txikiak imanera itsasten dira. Portaera horrek are eta preziatuagoa egiten du berez oso preziatua den metala.

2008ko Nobel sariak

2008/11/01 Galarraga Aiestaran, Ana - Elhuyar Zientzia
Kortabitarte Egiguren, Irati - Elhuyar Zientzia
Etxebeste Aduriz, Egoitz - Elhuyar Zientzia

Nobel Fundazioak saritzen dituen zientzialariek merezimendu osoz jasotzen dute ohore hori. Horretan, gutxik dute zalantza. Aurten, baina, zalaparta handia sortu da Fisiologia edo Medikuntzako Nobel saridunen izenak jakinarazi dituztenean. Ez jasoko dutenek merezi ez dutelako, baizik eta, batzuen ustez, beste norbaitek ere merezi duelako.

Ukitu gabe, artelanen muinera

2008/11/01 Kortabitarte Egiguren, Irati - Elhuyar Zientzia

Garai bateko artelanei egin ziren egunean bezala iraunarazterik badago, horixe nahi izaten dugu. Oro har, museo batera joan eta egileak bukatu zuen unean utzi zuen bezala ikusi nahi izaten dugu artelana. Horretarako, logikari jarraituz, zenbat eta esku-hartze txikiagoa, hainbat eta hobe. Alegia, artelan horiek aztertzeko, zaharberritzeko eta kontserbatzeko teknika ez-suntsitzaileak erabiltzen badira, hobe.

Keinuak eta ahotsa garabia mugitzeko

2008/11/01 Kortabitarte Egiguren, Irati - Elhuyar Zientzia

Sakanetan, estoldetan edota zentral nuklearretan garabi bat maneiatzea ez da lan erraza, eta, gainera, kolokan jartzen du langileen segurtasuna. Horregatik, urtetik urtera gehiago erabiltzen dira urrutiko aginte bidez lan egiten duten jasogailuak. Dena den, metodo hori ez da aproposa babeserako eskularruekin lan egiten denean, esaterako. Gainera, ez du erabateko doitasuna edo zehaztasuna bermatzen zamak mugitzean. Arazo horiek guztiak saihesteko, garabiak urrutitik ahotsaren eta keinuen bidez gidatzeko sistema birtual bat diseinatu du Robotiker-Tecnalia zentro teknologikoko Infotech Unitateak. Sistema berritzaile horri esker, ingurune zailetan segurtasun handiagoaz lan egin ahal izango da.

Hondakin organikoak ere birziklatzen

2008/10/01 Kortabitarte Egiguren, Irati - Elhuyar Zientzia

Gizartean birziklapenaren aldeko kontzientzia indartzeko ekimenak gero eta ugariagoak dira. Horren harira, hiri-hondakin solidoen frakzio organikoa kudeatzeko zenbait egitasmo jarri dituzte martxan Bizkaian: konposta eta tratamendu mekaniko biologikoa egiteko instalazioak, besteak beste.

Adi ahotsari

2008/09/01 Kortabitarte Egiguren, Irati - Elhuyar Zientzia

Tinbre finekoa da batzuena; baxua, berriz, besteena. Ozen hitz egiten du zenbaitek, baxu beste hainbatek. Ahotsa egunero erabiltzen dugu, eta, horrexegatik beharbada, maiz ez gara haren garrantziaz ohartzen. Poztasun ugari eman dezake, kantuan aritzeko abilidadea dutenei batez ere, baina ondoez-eragile ere bada, gero eta maizago, gainera.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila