Albert Einstein, Annus Mirabilis 2005

Rementeria Argote, Nagore

Elhuyar Zientziaren Komunikazioa

Aurten ehun urte dira Albert Einstein gazteak bost artikulu garrantzitsu argitaratu zituela. Hori dela eta, 2005a Fisikaren Urtea izendatu dute mundu osoan, eta Einstein da protagonista. Aitzakia paregabea fisikari bikain honen bizitza eta lana ezagutzeko.
Albert Einstein
1879-1955

Nork ez du ezagutzen Albert Einstein? Jenio erdieroaren ikono gisa bederen mundu osoan da ezaguna. Baina irudi horren atzean gizon bat zegoen: neurrigabea eta zabar samarra eguneroko bizitzan, baina aparta zientzialari gisara, apartarik izan bada.

Ulm-en jaio zen, Alemanian, 1879an. Eta, jakina denez, ez zen ikasle ona izan. Antza denez, fisikan eta matematikan iaioa zen, baina gainerako ikasgaietan ez zuen arretarik jartzen, eta diziplina-arazoak ere izan zituen eskola-garaian. Nola edo hala ikasketak bukatu zituen, baina lana lortzeko osaba baten laguntza behar izan zuen; hala, Bernako patenteen bulegoan hasi zen lanean, Suitzan.

Bulegoko lana baino nahiago zituen fisikaren gaineko gogoetak; eta, diotenez, bere burua argi-izpi baten gainean zihoala irudikatzen omen zuen gazte-gaztetatik. Izugarrizko jakin-mina pizten zion abiadura horretan gauzak nola ikusiko ziren pentsatzeak. Jakin-min horrek berak eraman zuen aurkikuntzak egitera. Albert Einsteinek berak aitortu zuenez, jakintzak baino gehiago irudimenak bultzatuta egiten zuen lan.

Bada gizon hark ezarri zituen gaur egungo fisikaren oinarri asko. Eta lan horretan 1905a izan zen urte oparoena: Einsteinek bost artikulu argitaratu zituen. Bost artikulu garrantzitsu, gainera. Horietako batean, hain zuzen, plazaratu zuen Erlatibitatearen teoria berezia . 1907 eta 1915 artean garatu egin zuen lan hura eta emaitza 1916an argitaratu zuen Erlatibitatearen teoria orokorra izenarekin.

Lan haren guztiaren sorrera 1905eko artikuluan zegoen. Orduan, Einsteinek 26 urte besterik ez zuen, eta zientzialarien giroan zeharo ezezaguna zen. Hala ere, bost lan orijinal eta berritzaile idatzi eta Annalen der Physik fisika-aldizkarian argitaratu zizkioten. Lan haietan efektu fotoelektrikoa, mugimendu browndarra, argiaren teoria korpuskularra, molekulen tamaina eta sistema inertzialak landu zituen. Sistema inertzialen azterketaren ondorioa zen erlatibitatearen teoria berezia, hain zuzen ere.

Lan horietako bakoitza nahikoa izango zen Einstein fisikari handien artean sartzeko; eta, lan guztiak kontuan izanda, fisikari gorenen taldean sartu zen, Newtonen eta Arkimedesen antzera.

Einsteinek iraultza ekarri zuen
zientziaren arlo askotara.

Dena dela, Nobel Fundazioak ez zituen lan horiek guztiak saritu; izan ere, sari bakarra jaso zuen (1921ean) eta ez zen erlatibitatearen teoriarengatik izan, efektu fotoelektrikoari zegokion lanarengatik baizik.

Hasiera batean, Einstein ez zen ohartu bere lanek izan zitzaketen aplikazio praktikoez. Baina bazituzten. Bonba atomikoa bera ere haren teorietan oinarrituta diseinatu zuten. Aitzitik, aplikazio guztiak ez dira kaltegarriak izan; esate baterako, espazioko bidaiak eta materiaren azterketa ere Einsteinenaurkikuntzetan oinarritzen dira.

Einstein Kursaalen

Ageri denez, Einstein bera eta haren lana edonoren jakin-mina pizteko modukoak dira. Eta jakin-nahi hori asetzeko aukera izango da aurten. Izan ere, munduko beste hainbat tokitan bezalaxe, Euskal Herrian ere ez dira faltako fisikari handi haren gaineko jardunaldiak. Irailean, Donostiako International Physics Center-ek antolatuta, hamaika kontu izango da: fisika-arloan egunean jartzeko aukera izango da batetik, eta, bestetik, Einstein kaleko jendearengana gerturatuko da, mundu guztiari zabaldutako hitzaldiak ere izango baitira —aurrez izena eman besterik ez da egin behar, maiatzaren 31 baino lehen—.
Jardunaldi horiek guztiak Donostiako Kursaal kongresu-jauregian izango dira irailaren 5etik 8ra. Eta hizlari-lanean oso fisikari interesgarriak izango dira: Gerald Holton eta John Stachel biografoak; eta sei Nobel saridun: Heinrich Rohrer, Claude Cohen-Tannoudji, Dedley Hershbach, Jean-Marie Lehn, Sheldon Glashow eta Antony Hewish. Aukera aparta izango da maila horretako ikertzaileak Einsteini buruz gogoeta egiten entzuteko, egunerokotik hain urrun dirudien Einsteinen fisika era samurrean azalduta, gainera.

Giza zelulen kulturetan frogatu dugu antigorputzak GIB-1 motako hainbat andui neutralizatzeko gai direla. Mota hori dago zabalduena, eta andui asko daude, baina denek giltza bera dutenez antigorputzak denei eragiten die. Izan ere, antigorputzak giltzari lotzen zaizkio; hartara, GIBa zelularekin fusionatzea eragozten dute.

Horretaz gain, beste alde batetik ere eragiten dute antigorputzek: dagoeneko infektatuta dauden zelulak indargabetzen dituzte, eta, horri esker, birusa ugaltzea eta hedatzea eragozten dute.

Beste askoren artean, gai hauek jorratuko dira: Einstein eta denbora; unibertsoaren jatorria eta bilakaera; zulo beltzak; materia eta forma; erlatibitatea, fotoiak eta partikulak... Baina oso bestelako hitzaldiak ere izango dira, hala nola, Einstein eta XX. mendeko filosofia lotzen dituen bat, edo Einstein eta Picassoren sormena alderatzen dituen beste bat.

Argi dago fisika ez dela jardunaldietako protagonista bakarra izango. Gainera, Einstein hobeto ezagutu nahi bada, ezin da musika alde batera utzi. Izan ere, izugarri maite zuen musika (Mozarten lanak batez ere), eta ez entzutea soilik, baita jotzea ere; biolina jotzen zuen umoretsu

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila