Duela 400.000 urte inguruko Atapuercako hominido baten DNA analizatzea lortu dute Max Planck Institutuko eta Atapuerkako aztarnategiko ikertzaileek. Orain arte berreskuratutako giza DNA zaharrena da, eta Hezurren Osineko fosil batetik erauzi dute. Gainera, lortutako sekuentzia beste espezie batzuenarekin alderatu dute, eta ustekabeko ondorio batera iritsi dira: antza denez, Atapuercako hominido horrek eta neandertalekin ahaidetutako eurasiako talde batek, denisovarrek, arbaso berbera izan zuten. Nature aldizkarian argitaratu berri dute ikerketa, eta jakinmin handia sortu du adituen artean, bai analizatutako DNAk duen adinarengatik bai ateratako ondorioengatik.
Noiz egin zen gizakia mintzatzeko gaitasunaren jabe? Gure espeziearen aurrekoak ere mintzatzen ziren? Zientzialariak galdera horien erantzunen bila dabiltza, eta mintzatzen azkenetakoak Max Planck Institutuko ikertzaileak izan dira. Haien esanean, orain arte onartuta zegoen baino askoz lehenago hasi zen gizakia hitzez komunikatzen. Alabaina, ez da haiena izan azken hitza, hipotesi horren aurka azaldu baitira beste ikertzaile batzuk.
Arto transgenikoa minbizi-eragile zela frogatzen zuen ikerketa atzera botatzeko eskatu dio Food and Chemical Toxicology aldizkariaren editoreak artikuluaren egileari.
Iazko …
Produktu eta nekazaritza-jarduera organikoen onurak frogatutzat jo ditu EUFIC Elikagaiei buruzko Informazio Kontseilu Europarrak, produktu eta jarduera horiei buruzko ikerketa …
Saguetan egindako ikerketa batean, frogatu dute lagundutako ernalketa-teknikak erabilita, nahikoak direla Y kromosomaren bi gene, ondorengo osasuntsuak eta ugalkorrak lortzeko. …
Orain arte boluntario gehien bildu dituen ikerketan, alzheimerren gaixotasunarekin erlazionatutako beste hamaika gene identifikatzea lortu dute IGAP nazioarteko proiektuko ikertzaileek. …
Orain arte, Estatu Batuetan, beste herrialde gehienetan bezala, hiesaren birusarekin infektatutako organoak ez dira onartu transplanetak egiteko; hau da, infektatutako …
CIC bioGUNEko ikertzaileek aurrerapauso garrantzitsua eman dute bularreko minbiziaren tratamenduarekiko erresistentzia ulertzeko. Hain zuzen ere, pazienteen herenak edo gehiagok ez …
Gizateriaren historia luzean gertatu izan denaren aurka, gaur egun gaixotasun kronikoak dira heriotza-kausa nagusia. Alegia, jende gehiago hiltzen da gaur egun minbiziaren, diabetesaren eta bihotzeko gaitzen ondorioz, birusek eta bakterioek sortutako gaixotasunengatik baino. Eta batzuek argi dute zein den horren erruduna: azukrea. Horregatik eskatzen dute beste substantzia toxikoen pare tratatzea, eta haren kontsumoa mugatzeko neurriak hartzea.
Wood Hoods Ozeanografia Institutuko Ken Buesseler ikertzailea hasieratik aritu da Fukushimako zentral nuklearretik ihes egindako erradioaktibitatea aztertzen; hasieran, TEPCO konpainiak emandako datuekin, eta, gero, lekuan bertan berak jasotako laginekin. Haren ustez, Japoniako erakunde ofizialek ez dute nahikoa egin egoera aztertzeko eta bideratzeko; horregatik, aditu independenteen parte-hartzearen beharra aldarrikatzen du.
(2013ko abenduaren 1ean eguneratua)