Eztabaida bizia piztu du Arabako zenbait lekutan lurpeko gasa haustura hidraulikoaren bidez (ingelesez, fracking ) erauzteko aukerak. Teknika horri buruz hitz egiteko, Javier Arostegi geologoarekin eta Itxaso Arostegi ingurumen-aholkulariarekin bildu gara. Haustura hidraulikoa erabiltzeak izan ditzakeen aukeren eta arriskuen berri emateaz gain, energiaren erabilerari buruzko gogoeta ere egin dute.
Aurkikuntza, aldaketa eta iraultza txikiz beteta dago genetikaren historia; azken urteetan, gainera, arlo horretan garatutako zenbait ikerketak oihartzun handia izan dute gizartean. Horregatik, ez da erraza bakar bat nabarmentzea. Eta horregatik da hain interesgarria Ana Zubiagak lehenengo galderari emandako erantzuna. Baina, agian, harrigarriagoa da bigarrenari erantzundakoa...
Lehen aldiz, legamia baten kromosoma bat diseinatu eta sintetizatu dute, eta funtzionala dela frogatu dute. Zehazki, Saccharomyces cerevisiae legamiaren hirugarren …
BICEP2 irrati-teleskopioak hondoko mikrouhin-erradiazioan egin duen detekzioak aztoramena sortu du, ez bakarrik kosmologoen, astronomoen eta fisikarien artean, baita komunikabideetan ere. Izan ere, BICEP2ko astronomoek aurreratu dute detekzioa berresten bada “mugarri” izango dela.
--> 2014/03/20ean eguneratua, Ruth Lazkoz kosmologoari egindako elkarrizketarekin.
Xabier Erkiziari entzunda, garbi dago motz, oso motz, geratzen zaiola soinuaren definizio klasikoa. Soinu-ikertzailea da Erkizia, eta, batzuetan, zientzialariek erabiltzen dituzten tresna berak baliatzen ditu lanerako. Baina haren helburua ez da zientifikoa, bestelako asmoak eta kezkak ditu: zer harreman dagoen soinuen eta ekonomiaren artean, soinuen eta musiken alderdi politikoa eta historikoa, soinuen pertzepzioa genero-ikuspegitik... Azkenaldi honetan, entzutean jarria du arreta. Horretaz guztiaz hitz egin digu bere lantoki eta laborategietako batean, Artelekun, hizketa biziz baina isiltasun-uneei uko egin gabe. Eta opari bat ere egin digu: 5 soinu, 5 entzuteko modu grabaketa eskaini digu. Horretaz gozatzeko, irakurleak entzule bihurtu beharko du. Hemen, berriz, elkarrizketan esandako hitzak bildu ditugu, zurian beltz.
Australiaren mendebaldean aurkitutako zirkoi puska bat da lurrazalean solidotu zen material zaharrena. Wisconsin-Madison unibertsitateko ikertzaileen arabera, duela 4.400 milioi urte …
Azken denboralearen indarra Pirinioetaraino iritsi zen. Hori erakusten dute Geodyn Lurpeko Laborategiko sismografoek. Canfrancen dago laborategi hori, eta, hango sismografoek egindako neurketetan, garbi ikusten da olatuen garaiera bat datorrela uhin sismikoen anplitudearekin. Hain zuzen ere, olatu handiak izan zirenean (gorriz), anplitudea areagotu egin zen.
Azken hogei urteotan garunari buruz egindako ikerketak aztertuta, Cambridge Unibertsitateko ikertzaileek ondorioztatu dute emakumezkoen garunen egiturak eta gizonezkoenak ez direla …
Orain arteko kalkuluen arabera, planetako arrainen stocka 2.000 milioi tonakoa zen, eta horren erdia arrain mesopelagikoek osatuko lukete, eremu ozeanikoetan …
Saguekin egindako ikerketa batean, hiesa sortzen duen birusak, GIBak, kutsatutako zelulen aurkako toxina bat eraginkorra dela eta ohiko terapiaren osagarri …