"Lehen etsaitzat eta kaltegarritzat genituen bakterio eta birus guztiak; orain, badakigu batzuk beharrezkoak ditugula, eta gure parte direla. Hesteetako mikroorganismoak …
Umetokiaren barruan, fetua esterila da, baina, jaiotzen den unetik, inguruko mikroorganismoen eragina jasotzen du. Hala, kanpoko eragileen araberako mikrobioma eratzen da norbanako bakoitzaren hesteetan. Mikrobioma hori, berezkoa izanik ere, aldatzen doa bizitzan zehar, dietaren, bizimoduaren, botiken eta beste faktore batzuen eraginez.
Gaur, neandertalek gure genoman utzitako arrastoei buruzko artikulu bana argitaratu dute Nature eta Science zientzia-aldizkariek, aldi berean. Hala ere, bi lan dira, osagarriak, baina lantalde desberdinek eginak, metodologia desberdinetan oinarrituak, eta emaitza berezituekin, nahiz eta bat egiten duten hainbat alderditan. Adibidez, biek aipatu dute europarren genomaren % 1 inguru neandertaletatik datorrela, eta ehuneko hori pixka bat handiagoa dela ekialdeko asiarren artean. Eta biek nabarmendu dute neandertalengandik heredatutako geneak galtzeko joera dugun arren, eboluzioak neandertal-jatorriko gene batzuk gordetzearen alde egin duela.
Zeres planeta nanoa lurrun-zorrotada bikoitza jaurtitzen ikusi dute astronomoek, ESAren Herschel teleskopioari esker. 2012ko urrian eta 2013ko martxoan egindako lau …
2011ko ekainetik lozorroan egon ondoren, berriro jarri da martxan Rosetta zunda. 2004ko martxoan jaurti zuen ESAk, Europako Espazio Agentziak, aurtengo azaroan 67P/Churyumov-Gerasimenko kometara iristeko helburuarekin. Bidean Lurraren eta Marteren grabitate-bultzada jasotzeko diseinatu zuten ibilbide osoa, eta, horren barruan, lozorroan sartzeko tartea ere aurreikusi zuten. Tarte horretan, bere ibilbidea kometarenera hurbildu da, eta orain, 31 hilabete lo igaro ondoren, esnatu egin da, kometarekin duen hitzordura garaiz eta prest iristeko.
Attogramoaren inguruko masa duten partikulak neurtzeko tresna garatu dute Massachusettseko Teknologia Institutuan (MIT). Attogramoa mikrogramo baten milioirenaren milioirena da, eta …
Ultzera diagnostikatzeko metodo seguru eta ez-inbasibo bat garatu dute Hego Danimarkako Unibertsitatean. Urdailean ultzera eragiten duen bakterioa fluoreszente bihurtzean oinarritzen …
Goikoetxe haitzuloan, orain arte ezagutzen ez zen krustazeo-espezie bat identifikatu dute Espainiako Natura Zientzien Museoko ikertzaileek (CSIC). Vejdovskybathinella vasconica izena …
Txema Pitarkek ez die berehala erantzun galderei, denbora hartu du pentsatzeko eta hausnartzeko, gogoratzeko eta aurrera begira jartzeko. Baina hori bai: gustura hartu du atala estreinatzeko gonbidapena. Hauek dira, beraz, lehen lekukoaren hitzak.
2012an, orain arte ezagutzen ez ziren margo batzuk aurkitu zituen arkeologo-talde batek Aitzbitarte IV kobazuloan (Errenteria, Gipuzkoa); azterketak egin ondoren, …