Galarraga Aiestaran, Ana

Galarraga Aiestaran, Ana

Elhuyar Zientzia None

Fukushiman plutonioa isuri zela eta gehiago ikertu behar dela esan dute ikertzaileek

2013/10/23

Fukushimako hondamendia gertatu zenean, Daiichi zentral nuklearretik atmosferara isuritako plutonioaren arrastoak topatu dituzte landareetan, nazioarteko zenbait ikertzailek egin berri duten ikerketa batean. Stephanie Schneider da ikerketa-burua, eta emaitzak irekian eta on line argitaratu dituzte, Nature aldizkariaren webgunean. Emaitzen eta ondorioen berri ematearekin batera, eskaera bat ere egin dute: plutonio-arrastoak sakon iker ditzatela, susmoa baitute uste zuten baino plutonio gehiagok egin zuela ihes zentraletik.

Goi Eozenoko fosil batek baieztatu du Iberiar penintsulako ugaztunak ez zeudela bakartuta

2013/10/21

Zanbranan, Microchoerus primate baten fosilak aurkitu dituzte Euskal Herriko Unibertsitateko Estratigrafia eta Paleontologia saileko eta Miquel Crusafont Paleontologia Institutuko (Bartzelona) …

Fisiologia edo Medikuntzako Nobel saria zelulen garraio-sistema nagusia argitzeagatik

2013/10/07

Karolinska Institutuak gaur bertan jakinarazi duenez, James E. Rothman, Randy W. Schekman eta Thomas C. Südhof ikertzaileekjasoko dute Fisiologia edo …

Pirinioetako hartza, arnasa estututa

2013/10/01 Galarraga Aiestaran, Ana - Elhuyar Zientzia

Joan den negua gogorra izan da Pirinioetan. Aspaldiko elurte handienak bota ditu, eta udaberria ere ez da samurra izan. Hartzek ere jasan dituzte ondorioak: ekainean, hartz-kume bat hil zen, erreka bat zeharkatu nahian. Hala ere, Pirinioetako hartzaren arazo handiena ez da naturaren gogortasuna, baizik eta inguruan bizi diren pertsonen babes falta. Babes hori lortu ezean, zaila du irautea.

Erabakiak eta ondorioak

2013/10/01 Galarraga Aiestaran, Ana - Elhuyar Zientzia

Hartza Pirinioetan galtzeko arriskuan zegoela ikusita, Esloveniako hartzak ekartzea erabaki zuten duela 17 urte inguru. Ordurako bospasei hartz arre baino …

Emakumezkoak hiesetik babesteko eraztuna, pertsonetan probatzeko prest

2013/09/30

Estatu Batuetako Alergiaren eta Gaixotasun Infekziosoen Institutuak aurreratu duenez, hiesetik babesteko bagina barneko eraztun eraginkor, seguru eta fidagarri bat garatu …

Altxerriko goiko galeriako margoak: zaharrenetakoak ez ezik, esanguratsuak

2013/09/20

Altxerriko goiko galerian dauden margoak C-14aren metodoaren bitartez datatutako zaharrenak dira Europan, Journal of Human Evolution aldizkarian argitaratutako artikulu baten arabera. Not only Chauvet: Dating Aurignacian rock art in Altxerri B Cave (northern Spain) da artikuluaren izenburua, eta egileak Kantabriako, Burgosko eta Tolosako (Okzitania) unibertsitateetako ikertzaileak dira. Horien artean dago Diego Garate arkeologoa, eta, haren ustez, margoen garrantzia ez da duten adinera mugatzen.

Ig Nobel sariak, aurten ere barrea eta zorroztasuna uztartzen

2013/09/13
Ig Nobel sariak errepika ezin daitezkeen edo errepikatzea komeni ez diren ikerketei ematen zaizkie. Annals of Improbable Research aldizkariak antolatzen …

Batean oroitzera behartu, bestean oroitzapenak ezabatu

2013/09/12

Lehen aldiz, epe luzeko oroitzapenak sorraraztea lortu dute, garunean zuzenean eraginda. Esperimentua Kaliforniako Unibertsitateko Ikasketaren eta Memoriaren Neurobiologia Zentroan egin …

Fukushiman izotz-hesia eraikitzeko asmoak ez ditu kritikak isilarazi

2013/09/06

Nazioarteko aditu asko oso kezkatuta daude Fukushimako hondamendi nuklearraren ondoren egiten ari diren kudeaketa eskasa eta komunikazio nahasia ikusita. Horren …

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila