Galarraga Aiestaran, Ana

Galarraga Aiestaran, Ana

Elhuyar Zientzia None

Emakumerik ez aurtengo Medikuntzako, Fisikako eta Kimikako Nobel Sarietan

2016/10/06

Dagoeneko jakinarazi dute nortzuk jasoko dituzten abenduaren 10ean Medikuntzako, Fisikako eta Kimikako sariak. Guztira zazpi pertsona dira, eta guztiak, gizonezkoak. …

Medikuntzako Nobela Yoshinori Ohsumiri, autofagiaren mekanismoak azaltzeagatik

2016/10/03

Karolinska Institutuko Nobel Akademiak iragarri duenez, Yoshinori Ohsumi japoniarrak jasoko du 2016ko Medikuntza edo Fisiologiako Nobel Saria, autofagiaren mekanismoari buruz egindako aurkikuntzengatik. Zelularen osagaiak desegiteko eta berrerabiltzeko prozesuari deitzen zaio autofagia, eta funtsezkoa da organismoarentzat.

67 P kometaren azalean da Rosetta zunda

2016/09/30

ESAren operazio-zentrotik baieztatu dutenez, Rosetta zunda aurreikusi bezala jarri da kometaren azalean. Une horretan, Lurrera seinaleak bidaltzeari utzi dio. …

Rosettaren azken agurra

2016/09/30

Gaur eguerdian amaituko du Rosetta ontziak bere bidaia, azkenaldian bidelagun izan duen 67 P kometan lur hartuta. Duela 12 urte, 6 hilabete eta 28 egun atera zen Guyana Frantsesetik, eta 7 900 milioi km egin ditu espazioan. Azken bi urte eta erdiak 67P edo Churyumov-Gerasimenko kometa aztertzen eman ditu, eta 218,25 GB datu zientifiko bildu ditu. Nabigazio-kamerak, berriz, 16 650 iruditik gora hartu ditu, eta 14 900 ordutan egon da Lurrarekin kontaktuan. Zenbakiek misioaren arduradunen esana berresten dute: ESAren misio handiena da Rosetta.

Emakumeak baztertuta, mendekotasunei buruzko ikerketetan

2016/09/20

Mendekotasunei buruzko ikerketetan emakumeak baztertu egiten direla salatu dute, Addiction Biology aldizkariaren azken zenbakian. Aldizkariaren zenbaki berezi bat da, Jaume …

Esne Bidearen mapa osatuena, Gaiaren eskutik

2016/09/15

Gaia sateliteak bere lehen lan-urtean behatu dituen izarrekin osatutako mapa aurkeztu du Europako Espazio Agentziak (ESA). Gaiaren helburua Esne Bidearen …

Rosettak Philae aurkitu du

2016/09/06

Irailaren 2an Rosetta zundaren OSIRIS kamerak Philae modulua aurkitu zuen 67P kometaren azalean. Une hartan, kometatik 2,7 km-ko distantziara zegoen …

Orain arteko fosil zaharrenak aurkitu dituzte

2016/09/01

Groenlandiako hegoaldean, Isuan, 3.700 milioi urteko estromatolitoak aurkitu ditu Wollongongeko Unibertsitateko (Australia) ikertzaile-talde batek. Hala, orain arte topatu diren bizi-arrastorik …

Olatz Perez de Viñaspre Hizkuntzalaria

“Gizarteari onura ekarriko diola pentsatzeak asko asetzen nau”

2016/09/01 Galarraga Aiestaran, Ana - Elhuyar Zientzia

Olatz Perez de Viñaspre Garraldak gaztetatik nahi zuen informatikaria izan. Ordenagailuak asko gustatzen zitzaizkion, eta DBHtik zuen Informatika ikasteko asmoa. …

Elena Vecino Cordero Zelulen Biologia eta Histologiako katedraduna

“Biologiaren erronka handiena garunaren funtzionamendua azaltzea da”

2016/09/01 Galarraga Aiestaran, Ana - Elhuyar Zientzia

Bi galderari erantzuteko eskaerak guztiz lanpetuta harrapatu du Elena Vecino. Hala ere, ez da ezezkoa emateko gai izan, beti laguntzeko prest dagoen horietakoa baita. Hori bai, denbora behar izan du erantzunak emateko, eta ez bakarrik lanak tarterik uzten ez ziolako, baizik eta zailak, oso zailak, iruditu zaizkiolako. Ondo pentsatutako erantzunak dira bereak, beraz.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila