Kepa Sarasola Gabiola (Begoña, 1958) Zientzia Fisikoetan lizentziatua da, doktore Informatikan, Euskal Herriko Unibertsitateko informatika-irakaslea eta Ixa Taldearen sortzaileetako bat. 1980. urtetik, Udako Euskal Unibertsitatean dabil, eta, 2018ko otsailaren 24tik, UEUren zuzendari berria da. Lanez gainezka dabilen arren, adeitsu hartu gaitu. Izan ere, beti laguntzeko prest dauden horietakoa da Sarasola. Hala, ohikoa duen bizitasunaz eta bere arlotik atera gabe erantzun die galderei.
Ur-molekulak bi isomero ditu: bi hidrogeno-atomoen espin nuklearrak norabide berean badaude, orto-ura deitzen zaio; kontrako norabidean badaude, berriz, para-ura. Orain, …
Leku batean baino gehiagotan aipatu dute gure espeziea izurri bat dela: planetaren txoko guztiak kolonizatu ditugu, eta populazioaren hazkundea etenik …
Nerea López Salas ingeniaria, irakaslea eta ikertzailea da. Beste ezer esan ezean, batek pentsa lezake ingeniaritza-alorrean dabilela ikertzen, baina ez, …
Eremu kantauriarrean bizi izan ziren azken neandertalen eta lehen Homo sapiens-en garaia ikertu dute, Ana Belén Marín Arroyo Kantabriako Unibertsitateko ikertzailearen gidaritzapean, eta ondorio honetara iritsi dira: beste leku batzuetan ez bezala, bi populazioek oso denbora-tarte txikian egin zutela bat eremu berean, eta, beraz, elkarrekintzarako aukera gutxi izan zutela.
Leuzemia tratatzeko hezur-muinaren transplante bat jaso ondoren, GIBa detektaezin bihurtu zaie zenbait pazienteri. Ondorio horren atzean dauden mekanismoak argitzea da Jon Badiola Gonzálezen helburua, egunen batean GIBaren aurkako terapian aplikagarriak izango diren itxaropenarekin. Duela gutxi, Europako odol eta hezur-muineko transplantearen elkarteak ematen duen Best Young Abstract Award saria jaso du lan horrengatik.
Azken ikerketaren arabera, uste zutena baino are handiagoa da plastikozko uhartea, Ozeano Barean, Kalifornia eta Hawaii artean, metatutako plastiko-multzoa. …
Itziar Urizar Arenaza mailaz maila iritsi da Biokimikan ikertzera: lehenik hiru urte Biologia ikasten, bi urte gehiago Biokimikako adarrean, lizentziatura …