DNA datuak gordetzeko aproposa dela frogatu dute, film bat DNA bihurtuta

Galarraga Aiestaran, Ana

Elhuyar Zientzia

dna-datuak-gordetzeko-aproposa-izan-daitekeela-fro
Arg. Artxibokoa
Lumière anaien L'arrivée d'un train à La Ciotat filma (1895) DNA bihurtu dute Columbia Unibertsitateko bi zientzialarik.  Horretarako, kode bitarrean 0 eta 1en bidez adierazitako informazioa DNAren base nitrogenatuetara (A, C, G, T) itzultzen duen algoritmo bat sortu dute. Lehen ere, egin dira antzeko probak, baina akatsak ematen zituzten eta mugatuak ziren. Science aldizkarian azaldu dutenez, ordea, haiek garatutako metodoa erabat fidagarria da eta orain artekoek baino informazio gehiago gordetzeko aukera ematen du.

Esaterako, beste metodoek akatsa ematen zuten base nitrogenatu bat jarraian askotan errepikatzen bazen. Columbiako ikertzaileek eragozpen hori gainditzea lortu dute, konbinazio horiek beste sekuentzia batzuekin ordezkatuta. Beste hobekuntza batzuk ere egin dituzte, eta DNA Iturria deitu diote garatutako algoritmoari. Hura erabilita egin dute filmaren proba: filmaren kode bitarra kode genetikora itzuli, hura sintetizatzera laborategi batera bidali (Twist Bioscience, San Frantzisko, Kalifornia), han DNA bihurtu, atzera Columbian jaso, eta deskodetuta, filma ikustea lortu dute, batere akatsik gabe.

Prozesua garestia dela aitortu duten arren, denborarekin merketu eta eskuragarria izango dela espero dute.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia

Jarrai iezaguzu

Zu idazle

Zientzia aldizkaria

azken alea
Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
MAIER Koop. Elk.
KIDE Koop. Elk.
ULMA Koop. Elk.
EIKA Koop. Elk.
LAGUN ARO Koop. Elk.
FAGOR ELECTRÓNICA Koop. Elk.