Nahi eta ezin. Jakin bai, baina ahaztu egin nahi. Horrela jokatzen dute askok, eta, ardura euren gainean hartu ordez, sendagileengan jartzen dute itxaropen guztia. Hala, bihotzekoak eta zirkulazio-aparatuko gaitzak saihesteko behin betiko irtenbidea ikertzaileek asmatu zain gelditzen dira. Baina, ez ote dira gehiegi eskatzen ari? Auskalo. Ikertzaileak ahaleginak egiten ari dira behintzat, eta ez da harritzekoa, eskaera handia baita: gaixotasun horiek eragiten dute, hain juxtu, heriotza gehien mendebaldeko gizartean.
Duela hamarkada batzuk, estralurtarrek Lurra mendean hartuko zuten beldur zen gizartea. Garai hartako filmek eta irrati-nobelek beldur hori hedatzen laguntzen zuten, eta askok ikaratuta begiratzen zioten zeruari, gizateriarekin bukatuko zuen bisitaria handik etorriko zelakoan. Alabaina, Lur planetako hainbat espezie arriskuan jarri dituzten bizidunak ez dira espaziotik etorri, lurtarrak dira.
Inauteriek, San Joanetako ospakizunek edota ezpata-dantzak festa alaien kutsua dute gaur egun, baina, ikertzaile batzuen ustez, zomorroek eta izurriek sortzen duten beldurrarekin lotuta daude. Nonbait, uztari kalte egiten dioten erasotzaileak uxatzeko erritoak dira jatorriz. Hori horrela izan ala ez, ukaezina da gizon-emakumeek betidanik izan dietela beldurra soroetako izurriei, eta hamaika eratara saiatu direla horiek saihesten. Orain, pestizida eraginkorrenak eskura ditu gizakiak. Pestizidek, ordea, ez diete zomorro, onddo eta belar txarrei bakarrik egiten kalte.
Oraintxe ari dira botilaratzen. Dagoeneko prest dago, gure ahosabaien gozamenerako. Egiteko prozesua, baina, dezente lehenago hasi zen, urria-azaroa aldean. Orduan bildu zituzten fruituak eta atera zieten zukua. Hilabete hauetan garbitu eta hobetu egin da, eta orain botilatan sartzen ari dira. Zertaz ari gara, ardoaz? Ez; nahiz eta, ardoa bezala, Euskal Herrian gehiena Nafarroan eta Araban egiten den, ez da ardoa, oliba-olioa baizik.
Zer da ingurune adimenduna, errealitatea ala zientzia-fikzioa? Egiazkoa bada, noizko izango da adimenduna gure ingurua? Zertan nabarituko dugu? Galdera horiei erantzuteko pertsona egokiena topatu genuen joan den urtearen bukaeran Zamudioko Parke Teknologikoan.
Han izan zen Jose Luis Encarnaçao, ingurune adimendunei buruzko jardunaldian, eta hizketan aritu ginen berarekin, lasai eta patxadaz.
“Luzeak dira gaurko gazteak gero! Hainbeste jogurt eta laranja-zuku hartzearen ondorioz izango da”. Hitz horiek edozeinen ahotan jar ditzakegu, nabarmena baita azken belaunaldikoak aurrekoak baino garaiagoak direla. Nonbait, elikadurak eta bizi-kalitateak eragin handia dute luzatze horretan. Hala onartzen du Munduko Osasun Erakundeak, garaiera ongizate-mailaren adierazle dela, alegia.
Iruñean kontzeptu-mapei buruzko lehen biltzarra egin da, Nafarroako Unibertsitate Publikoak eta gizakiak eta makinak ezagutzeko IHMC institutuak antolatuta. Biltzarrean, Joseph Novak kontzeptu-mapen sortzailea eta Alberto Cañas mapak egiteko softwarea garatzen ari den IHMC institutuko zuzendariordea izan ziren. Aukera paregabea iruditu zitzaigun biei elkarrizketa egiteko, eta aipatzekoa da benetan adeitsuak izan zirela.
Aspaldi batean, gizon-emakumeek oihanean bilatzen zuten babesa. Han zuten bizitzeko behar zuten guztia; basoak ematen zien gordelekua eta janaria. Gaur egun, gizakiak beste iturri batzuetatik lortzen ditu behar dituen gaietako asko, baina, hala ere, basoetatik ere ateratzen du probetxua. Zuraz gain, ehiza, fruituak, eztia, perretxikoak, itzala eta aire garbia daude basoan, besteak beste. Eta horien bila joaten da oraingo gizon-emakumea oihanean barrenera.
Urriaren lehen egunetan iragarri zituzten aurtengo Nobel sariak. Aurten, sei estatubatuarrek eta bi israeldarrek jasoko dituzte zientzietako sariak.
Marta trenaren zain dago. Zertan ari den ia jabetu ere egin gabe, zigarro bat piztu du. Kearen beste aldean ikusi du mutil bat hurbiltzen ari zaiola. Drogazale-tankera hartu dio. Zigarroari zupada urduriak emanaz, etxera iritsi orduko kopatxo bat hartuko duela erabaki du Martak, horrek lasaitzen lagunduko diolakoan.