Granadako Unibertsitatean M.A. emakumearekin ari dira lanean. M.A.-k ez du gainerakoek bezala hautematen mundua. Harentzat, letrak eta zenbakiak koloredunak dira, baita hitzak ere. Adibidez, nahiz eta tinta beltzez idatzita egon, M.A.-k ontasuna hitza gorriz ikusten du, eta ezustekoa , berriz, urdinez. Gainera, ontasuna eta ezustekoa irakurtzen badu, hau da, beretzat berez duten kolorearen alderantzizkoa badute hitzok, ondoeza sentitzen du. Granadako ikertzaileak sakon aztertzen ari dira M.A.-ren kasua, eta baita antzeko sentsazioak dituzten beste pertsonena ere. Sinestesiaren mekanismoak ulertzea da helburua.
“Dagoen bezala uzten saiatu”, horixe esaten zigun mendira joaten ginen bakoitzean Juantxok, beti ingurumenaz kezkatuta. Eta guk zaborra bildu eta etxeraino eramaten genuen, eta ez genuen lorerik biltzen, eta saiatzen ginen inori eragozpenik ez sortzen, ezta putzuko igelei ere. Mendizale izateaz gain, naturazaleak ere baginen, eta, ustez, ondo zaintzen genuen ingurumena. Orain, ordea, ez dakit nahikoa egiten genuen. Mendian eta mendiaz gozatzen duten beste asko ere jabetuko ote dira uzten duten arrastoaz?
“- Basamortua ederra da, gaineratu zuen.
Eta egia zen. Niri beti gustatu zait basamortua. Ondar duna batetan eserita zaude. Ez duzu ezer ikusten. Ez duzu deus entzuten. Zerbaitek ixilean distiratzen du ordea...
- Basamortua edertzen duena zera da, putzu bat gordetzen duela nonbait...”
Hasiera-hasieran, Lur planeta ez omen zen batere toki egokia bizitzeko, inolaz ere ez. Bizia sortu da, ordea, era batera baino gehiagotara, gainera. Ingurura moldatu da, eta, bide batez, ingurua moldatu du. Hain zuzen ere, gaur egungo atmosferak ez dauka hasierakoarekin zerikusirik, eta, neurri batean, bizidunak berak dira horren erantzule. Are gehiago: zantzu guztien arabera, horietako baten eraginez aldaketa handiak eta azkarrak ari omen dira gertatzen atmosferan. Gizakia da bizidun hori.
Ebakuntza-gelak, laborategiko mahaiak eta ur-ontzietako ura esterilizatzeko, izpi ultramoreak erabiltzen dira. Izan ere, izpiok mutazio hilgarriak eragiten dituzte mikroorganismoen DNAn. Gizakietan eta beste bizidunetan ere eragin bera dutenez, ez da komeni haien mende jartzea. Hortaz, eskerrak eman beharko dizkiogu atmosferari, hark babesten baikaitu Eguzkiak
igortzen dituen izpi ultramoreetatik. Eta baita beste eragile batzuetatik ere. Imajinatzen nolakoa litzatekeen bizia atmosfera hau ez bagenu? Horrelakoa ez, hori ziur. Agian planeta hila izango litzateke...
Ara Hovanessian ikertzaileak zuzentzen duen taldeak hiesaren aurkako txertoa lortzeko aurrerapauso garrantzitsu bat eman du. Ikerketa-lana 2004ko azaroan argitaratu zuten Immunity aldizkari espezializatuan, eta, lan hori azaltzeko, Hovanessian bera izan zen EHUko Leioako campusean, Zientzia eta Teknika Fakultateak eta Biofisika Unitateak gonbidatuta. Guk ez genuen galdu harekin egoteko aukera, eta gogo onez erantzun
zien egin genizkion galdera guztiei. Zalantzarik gabe, hasi duen bidean aurrera egitea opa diogu.
Bizkaiko udalerri guzti-guztiak Agenda 21 lantzen edo Udalsarea 21en barruan daude dagoeneko. Argi dago, beraz, pausoz pauso hasitako bidean bizkaitarrek azkar egin dutela aurrera. Bidea urratzen lehenengoa Alonsotegi herria izan zen, eta Tokiko Agenda 21 aipatzean eredutzat hartzen da. Gainerako herriak, ordea, ez dira atzean gelditu, eta gaur egun Bizkaia martxa onean doa garapen jasangarriaren bidetik. Hori uste dute, behintzat, Bizkaiko Foru Aldundian.
Tabako-landarea solanazeoa da. Familia horretakoak dira, besteak beste, tomatea, patata eta piperra, eta baita belladonna ere. Belladonnak substantzia psikoaktibo preziatu bat ematen du, eta haren baia beltzek, zapore gozoa izateaz gain, gizaki bat hiltzeko adina pozoi dute. Aldiz, patata eta tomatea lasai jan daitezke. Eta tabakoa? Substantzia psikoaktiboduna da argi eta garbi, baina jateko horiek bezainbesteko etekin ekonomikoa ematen du.
Munduan ekoizten den tabako gehiena zigarroak egiteko da. Txina da, nabarmen, tabako-ekoizlerik handiena, baina zigarroen multinazional boteretsuena AEBetakoa da. Hala ere, herrialde askok hartzen dute parte tabako-ekoizpenean; izan ere, irabazi ederrak ematen ditu tabakoaren industriak. Zigarroa erretzaileen ezpainetara iristeko, baina, pauso asko eman behar dira.