Galarraga Aiestaran, Ana

Galarraga Aiestaran, Ana

Elhuyar Zientzia None
Ileana Quiñones González Neurozientzialaria

“Zaila da emakume izatea eta ikerketan lan egitea”

2021/06/04 Galarraga Aiestaran, Ana - Elhuyar Zientzia

Kognizioa, garuna eta hizkuntza ikerketzen dituen BCBL zentroko ikertzailea da Ileana Quiñones González. Horra iristeko, bide zuzena egin du gaztetik, …

12-18 urtekoak COVID-19aren aurka txertatzeari buruzko irizpideak eman ditu ECDCk

2021/06/01

Sendagaien Europako Agentziak (EMA) Pfizerren txertoa 12 urtetik gorakoentzat baimendu ondoren, 12-18 urtekoen txertaketari buruzko irizpideak eman ditu Gaixotasun Infekziosoen …

COVID-19aren jatorriaz, saguzarrez harago

2021/06/01 Galarraga Aiestaran, Ana - Elhuyar Zientzia

COVID-19ak jomugan jarri ditu saguzarrak. Hain zuzen ere, ikertzaileek ez dute zalantza handirik SARS-COV-2 birusaren jatorria, genetikoki, saguzarren koronabirus bat dela. Horren ondorioz, geroztik, jende askok animalia arriskutsutzat jotzen ditu saguzarrak. Alabaina, Joxerra Aihartza Azurtza zoologoaren iritziz, gaitzaren benetako sorrera ez dago saguzarretan, baizik eta basabizitzaren eta gure arteko elkarrekintzaren desorekan. Elisa Pérez Ramírez albaitari birologoak ere garbi du izurrien aurkako txertorik onena ingurumena zaintzea dela.

Jabier Agirre Lasarte Medikua eta ekintzailea

“Euskarak eduki dezala behar eta merezi duen lekua; horren lekuko izan nahiko nuke”

2021/06/01 Galarraga Aiestaran, Ana - Elhuyar Zientzia

Jabier Agirre Lasartek (Donostia, 1952) jaso du aurten Elhuyar Fundazioaren patronatuak ematen duen Merezimendu Saria. Hain zuzen, euskaren normalizazioan eta zientzia eta teknologiaren dibulgazioan nabarmendu diren pertsonak omentzeko helburua du sari horrek; beraz, ondo merezita eman diote Agirreri. Pozik eta esker onez jaso du, eta bere ibilbidean bi arlo horietan, hizkuntzaren normalizazioan eta dibulgazioan, egindako lana gogora ekartzeko aukera eman dio. Bide batez, oraindik bete ez duen ametsa aitortu du: euskarak eduki dezala Espainian gaztelaniak duen maila, eta Frantzian frantsesak duena.

Hots ikonikoak hitzen aurrekariak izan zitezkeela iradoki dute

2021/05/17

Gizakien arteko komunikazio mintzatuaren aurrekaria bokalizazio ikonikoen bidezkoa izan zela proposatu du Birminghameko Unibertsitateko eta ZAS Leibnizeko linguistika zentroko ikertzaile-talde …

Etorkizuneko pandemiei aurre hartzeko estrategia aurkeztu du OMEren lantalde independente batek

2021/05/14

Iaz, Osasunaren Mundu Erakundeak (OME) lantalde independente bat sortu zuen etorkizuneko pandemiak prebenitzeko estrategia landu zezan, ebidentzietan oinarrituta (the Independent …

COVID-19ak sortutako egoeratik ateratzeko Liburu Zuria aurkeztu du aditu-talde zabal batek

2021/05/07

Egungo egoerari irtenbidea aurkitu nahian, hausnarketa kolektiboa eta proposamen zehatzak bildu dituzte arlo askotako akademiko eta profesionalek, “COVID-19aren Liburu …

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila