Nazioarteko ikertzaileek frogatu dute, COVID-19ak osasun-zerbitzuetan izandako eraginarengatik, populazioaren osasun-zaintzan murrizketak izan direla. Nature medicine aldizkarian argitaratu dute ikerketa, …
Ipar Euskal Herrian, dagoeneko ez da beharrezkoa maskara janztea barrualdeetan, garraio publikoan, osasun-etxeetan, adinekoen egoitzetan eta antzeko lekuetan izan ezik. …
Goi Paleolitoko labar-artearen adibide ugari eta hedatuenetako bat eskuen margoak dira. Eskua labarrean jarri, eta, margoa haren ingurua putz eginda, …
Azken bi urte hauetan bizitako sindemiak utzi dituen lezioei buruzko artikulu-sorta bat argitaratu du Science aldizkariak, formatu desberdinetan: editoriala, …
Chang’E-4 misio txinatarra da Ilargiaren alde ezkutura joan den lehena. Yutu-2 ibilgailu robotikoak 2019ko urtarrilaren 19an zapaldu zuen Ilargia, eta, …
Donostiako eta Gurutzetako pazienteetan oinarrituta, hesteetako hanturazko gaixotasunaren ezaugarri genetikoei buruzko ikerketa bat argitaratu dute Scientific Reports aldizkarian, Koldo …
Aditu askok adierazi dute COVID-19aren krisiaren kudeaketa hobea izango zela, osasunari lotutako ikertzaileekin batera, beste arlo batzuetakoek ere lan egin izan balute; esaterako, soziologoek, portaeraren psikologoek eta antropologoek.
Mari Luz Esteban Galarzak (Pedrosa de Valdeporres, Burgos, 1959) medikuntza ikasi zuen, baina laster antropologiara jo zuen, eta, geroztik, antropologia feministan dabil buru-belarri. Gaur egun, Antropologia Feminista Ikerketa Taldea (AFIT) koordinatzen du EHUn. Dioenez, antropologia bigarren mailako zientziatzat hartzen da zientzia-sisteman, baina, bai ikerketa-taldean, bai unibertsitatetik kanpo egindako lanekin, eragiten eta galdera berriak sortzen ahalegintzen da. Sarri, pluralean hitz egiten du bere lanaz, elkarrekin eta taldean aritzearen garrantzia nabarmenduz.
Cumbre Viejako erupzioak (La Palma, Kanariar Uharteak) interes handia piztu du. Horren arrazoi nagusietako bat da inguruan jendea bizi dela; alde horretatik, ez dago zalantzarik hondamendi bat izan dela, galerak handiak eta itzulezinak izan baitira. Ikuspegi zientifikotik, berriz, interesa ukaezina da, informazio baliotsua ematen baitu, ez bakarrik erupzio jakin hori ezagutzeko, baizik eta Kanarietako zein beste lekuetako erupzioak aurreikusteko.
Aitziber L. Cortajarena (Bilbo, 1974) CIC biomaGUNEko zuzendari zientifiko izendatu berri dute. Ibilbide luzea eta oparoa izan du. Biokimikan doktoratu zen 2002an, Euskal Herriko Unibertsitatean. Ondoren, CIC biomaGUNEra etorri aurretik, Yaleko Unibertsitatean (AEB), Weizmann Institutuan (Israel) eta IMDEA Nanociencian (Madril) aritu da ikertzen. Europako zenbait proiekturen buru da, eta 2019an Ikerbasquek saria eman zion, ikertzaile gisa egindako ibilbide profesionala eta egindako ekarpen zientifikoak aitortzeko.
Japoniako Unibertsitatean egindako ikerketa batek agerian utzi du BP, Chevron, ExxonMobil eta Shell konpainien hitzak eta ekintzak ez direla bat …