Dagoeneko jakina da nori emango dizkieten Nobel sariak. Sari-banaketa, beti bezala, abenduaren 10ean izango da, baina urriaren lehen egunetan jakinarazi zituzten sarituen izenak. Izenak bakarrik ez, baita zergatia ere. Eta inork gutxik jarriko du zalantzan saria merezi dutenik, aurkikuntza benetan garrantzitsuak izan baitira denak.
Energia hain gai zabala eta sakona izanik, ez da erraza bi aditu aukeratzea horretaz aritzeko. Hala eta guztiz ere, gure gonbidatuek ez dute aitzakiarik. Izan ere, biek energiari lotutako gaietan murgilduta egin dute ibilbide osoa. Gainera, alderdi desberdinetatik heldu diote: batek gehienbat sistemen eraginkortasuna hobetzen egiten du lan EHUn, eta bestea energia berriztagarrien saileko arduraduna da EEEn (Energiaren Euskal Erakundea). Jose M. Sala eta Javier Marqués dira.
Mahomaren eta mendiaren arteko kontu haren antza du. Azaroan, Zientziaren Astearen baitan, hitzaldiak, erakusketak, ikuskizunak, jardunaldi irekiak, tailerrak, lehiaketak... izaten dira mundu guztiko hirietan, eta batez ere Europan. Helburu nagusia hauxe da: zientzia eta teknologiarekin zerikusia duen informazioa, aurrerapenak, eta ikerketa-lanak kalera ateratzea, jendearen eskura jartzeko eta gai horiekiko jakin-mina pizteko gizartean.
1963ko azaroan, Islandiaren hego-ekialdeko ur hotzetan, erupzio izugarri bat gertatu zen. Hainbat egunez, itsas hondoan 130 metroko sakoneran irekitako pitzaduretatik, harriak, hautsa, gasa eta laba atera ziren. Azaroaren 14an ur-azalera iritsi zen sumendia. Horrela jaio zen Surtsey uhartea.
Garai eta kultura askotan, hilezkortasuna izan da gizon-emakumeen ametsik handienetakoa. Bada deabruari arima saldu dionik ere, betiko gaztetasunaren ordainetan! Gaur egun, kosmetika, kirurgia eta klinika espezializatuak dira amaiera atzeratu nahian dabiltzanen makulu. Alferrik, ordea. Baina... ohi baino dezente gutxiago jatea probatuz gero? Zenbait zientzialariren esanean, horixe da bizia luzatzeko gakoa.
"Badira beste mundu batzuk, baina denak honetan daude". Hala dio leloak, eta ez da erabat okerra. Izan ere, gutxitan jabetzen gara gure oinen azpian dagoenaz, baina Lurraren erraietan bestelako mundu bat dago. Mundu horretara sartzeko aukera ematen dute, adibidez, leize turistikoek. Hala ere, berehala sortzen da kezka: nola uztartu turismoa eta ingurumenaren zaintza? Erantzun bakarra ez dagoen arren, batzuk saiatzen dira irtenbideak topatzen.
Harriz egindakoak harresiak dira; lurrezkoak, lubanak; zuresi deitzen zaie hesolaz egindakoei, txarrantxaz ere egin daitezke... Hesiak dira, lur-eremuak mugatzeko eta ixteko erabiliak. Beste era batekoak ere badaude: heskaiak, landare biziz eginak. Ohikoak dira Euskal Herrian, funtzio asko dituzte, eta paisaiaren ezaugarri garrantzitsuak dira. Edo zuzenagoa litzateke heskaiez lehenaldian hitz egitea? Izan ere, galtzen ari dira.
Erlauntzak hobetu nahi dituztenean, erlezainek erle erreginari erreparatzen diote batez ere. Nolanahi ere, erlamandoek ere badute garrantzia, haien beharra baitu erreginak ugaltzeko. Horregatik, erlezainek erreginen ugalketa kontrolatzen dute, eta hainbat teknika erabiltzen dituzte horretarako; besteak beste, intseminazio artifiziala.
Badago basamorturik Euskal Herrian? Badira basamortu-itxurako leku batzuk, eta hiriak basamortutzat hartzen dituztenentzat ez dago inolako zalantzarik. Hala ere, klima aintzat hartuta, ez omen dago basamortutze-arriskurik Euskal Herrian; hori diote adituek. Edonola ere, ukaezina da lurzorua antzutzen ari dela Euskal Herriko leku askotan.
Aurrena airea eta ura izan ziren; orain, lurrak ere kezkatzen ditu agintariak. Izan ere, konturatu dira lurra galtzeak ondorio larriak dakartzala, eta azkenaldian lur asko ari dela galtzen. Gehiegi. Horregatik, neurriak hartu behar dira lehenbailehen. Baina ez da erraza, inolaz ere ez. Eta, hala ere, zerbait egin beharra dago. Lur gehiago agortu baino lehen.