Galarraga Aiestaran, Ana

Galarraga Aiestaran, Ana

Elhuyar Zientzia None

Nobel sarietan, zientzia nagusi

2007/11/01 Roa Zubia, Guillermo - Elhuyar Zientzia
Galarraga Aiestaran, Ana - Elhuyar Zientzia
Lakar Iraizoz, Oihane - Elhuyar Zientzia

Alfred Nobelek bost arlo aukeratu zituen bere izena daramaten sarietarako: Fisiologia edo Medikuntza, Fisika, Kimika, Literatura eta Bakea. Urriaren hasieran, astelehenetik ostiralera, ordena horretan jakinarazten du Nobel Fundazioak nor sarituko duten arlo bakoitzean. Beraz, aurrena zientzietako sariak izaten dira albiste, eta gero gainerakoak. Aurten, baina, arlo denetan ageri dira zientzia-gaiak.

Zelula amen soka luzea

2007/10/01 Galarraga Aiestaran, Ana - Elhuyar Zientzia

Zelula amen gaia puri-purian dago. Itxaropen handia piztu dute gizartean, baina sektore batzuei onartezinak iruditzen zaizkie zelula amen ikerketetan ematen diren hainbat pauso. Hala ere, hori ez da zelula amen ikertzaileek duten arazo bakarra, zailtasun teknikoak ere ez baitira nolanahikoak. Horretaz guztiaz hitz egiteko, zelula amekin lan egiten duen ikertzaile batekin eta bioetikan aditu den zuzenbideko irakasle batekin elkartu gara. MarĂ­a Vivanco eta Itziar Alkorta dira, hurrenez hurren.

Nanoteknologia eguneko menuan

2007/07/01 Galarraga Aiestaran, Ana - Elhuyar Zientzia

Nanoteknologia puri-purian dago. Materia nanoeskalan erabilita aukera berriak sortzen dira, eta ikertzaileak lanean ari dira aukera horiek arlo desberdinetan aplikatzeko. Hala, elikagai-industrian, janari osasungarriagoak, seguruagoak eta erakargarriagoak egiteko asmotan dabiltza, txikitasunaren teknologiari esker.

Farmazia bizidunak

2007/07/01 Galarraga Aiestaran, Ana - Elhuyar Zientzia

Terapian erabiltzeko giza proteinak sortzea ez da erraza. Laborategian, mikroorganismoen edo legamien kulturetan ekoitz daitezke, edo zelula-kulturetan. Baina prozesu zaila da, eta garestia. Errazagoa eta merkeagoa ote da genetikoki eraldatutako animalietan sortzea? Edo landare transgenikoetan? Ikertzaile batzuek baietz uste dute, eta bide horretan aurrera egiten ari dira.

ZerNola Olinpiadan, saridunak protagonista

2007/07/01 Galarraga Aiestaran, Ana - Elhuyar Zientzia

Ikasturte osoan lan egin ondoren, ekainaren hasieran sari nagusia jaso zuten V. ZerNola Olinpiadaren irabazleek. Sari-banaketa arte garaikidearen Gasteizko Artium museoan izan zen. Hamabi eta hamalau urte arteko ehun gaztek parte hartu zuten, eta, zientziak eta teknologiak gaur egungo artean duten eragina bertatik bertara ikusteaz gain, Txan magoaren magiarekin gozatzeko aukera izan zuten.

Metalak eta bizidunak, harreman korapilatsua

2007/06/01 Galarraga Aiestaran, Ana - Elhuyar Zientzia

Metal astunen definizio askotan aipatzen dute toxikoak direla eta uraren, airearen eta lurzoruaren poluitzaile potentzialak direla, baita kontzentrazio txikian ere. Dena dela, batzuetan bizidunentzat arriskutsuak izanagatik, denei ez die berdin eragiten, eta, hain juxtu, zenbait bizidunek metal astunekiko duten tolerantzia beste bizidun batzuen mesedetan erabil daiteke.

Beruna bezain astuna

2007/06/01 Galarraga Aiestaran, Ana - Elhuyar Zientzia

Badira Kobre Aroa, Brontze Aroa eta Burdin Aroa; berunak, berriz, ez dauka arorik. Hala ere, metal garrantzitsua izan da gizateriaren historian. Aurkitzeko, erauzteko eta lantzeko erraza izanik, duela 7.000 urte hasi ziren erabiltzen, eta gaur egun arte aplikazio asko aurkitu dizkiote. Baina beste zerbait ere aurkitu diote: arriskutsua da. Zenbait aplikaziotarako, ordea, ez da erraza ordezko egokia topatzea.

Algorri, iragana haitz bihurtua

2007/05/01 Galarraga Aiestaran, Ana - Elhuyar Zientzia

Deba eta Zumaia arteko kosta berezia da. Paisaia ikusgarria da: labar ikaragarriak, olatuek orain estali eta gero biluzten duten marearteko zabalgunea, eskulturak diruditen arrokak... Edozein erakartzeko modukoa da, baina, batez ere, geologoentzat da interesgarria. Izan ere, Algorriren arroketan Lurraren historiaren zati handi bat dago idatzita.

Enrike Zuazua: harrigarria da matematikak zer zehaztasun duen errealitatea adieraztean

2007/04/01 Galarraga Aiestaran, Ana - Elhuyar Zientzia

Enrike Zuazuak jaso berri du Zientzia eta Teknologia arloko 2006ko Euskadi ikerketa-saria. Zuazua katedraduna da Matematika Aplikatuan, Madrilgo Unibertsitate Autonomoan, eta patxadaz eta adeitasunez erantzun die gure galdera guztiei.

Landare transgenikoak, soroetan nagusi

2007/04/01 Galarraga Aiestaran, Ana - Elhuyar Zientzia

Bioteknologiak nekazaritzan dituen aplikazioez arduratzen den erakundeak, ISAAAk, aurten ere kaleratu du ekoizpen transgenikoen gaineko txostena. Azken urteotan, etengabe hedatu dira genetikoki eraldatutako laboreak, eta 2006. urtea ez da salbuespena izan.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila