Galarraga Aiestaran, Ana

Galarraga Aiestaran, Ana

Elhuyar Zientzia None

Jose Luis Rubio: "Ingurune mediterraneoa oso aberatsa da, baina baita ikaragarri kaltebera ere"

2006/06/01 Galarraga Aiestaran, Ana - Elhuyar Zientzia

Espainiako Zientzia Ikerketarako Kontseilu Nagusiak (CSIC) Valentzian duen basamortutzeari buruzko ikerketa-zentroko (CIDE) kide da Jose Luis Rubio ikertzailea. Hainbatetan, Espainiako ordezkaria izan da gaiari buruzko nazioarteko biltzarretan, eta, hain zuzen, Namibian egindako biltzar batetik etorri berritan elkarrizketatu dugu. Aipatu beharra dago lurzorua kontserbatzeko Europako erakundeko lehendakaria dela, besteak beste, eta sari ugari jaso dituela bere lanagatik.

Berrehun gaztetxok hartu zuten parte IV. Zernola Olinpiadaren festan

2006/06/01 Galarraga Aiestaran, Ana - Elhuyar Zientzia

Elhuyar Fundazioak, www.zernola.net web gunearen bitartez, IV. Zernola Olinpiada jarri zuen abian pasa den urrian. Guztira, Euskal Herriko 63 ikasgela aritu dira lehian ikasturtean zehar, eta, azkenik, Loiuko Lauro ikastolako DBH 1B gela izan da irabazlea. Iruñeko Jaso ikastolako DBH 2 gela izan da bigarren sailkatua, eta hirugarrena, berriz, Loiuko Lauro ikastolako DBH 2A. Maiatzaren 19an ospatu zuten olinpiadaren amaierako festa Iruñeko Planetariumen, eta han egin zen sari-banaketa.

Xabier Peñalver:

2006/05/01 Galarraga Aiestaran, Ana - Elhuyar Zientzia

Xabier Peñalver arkeologoa Aranzadi Zientzi Elkarteko kidea da. Historiaurreko Arkeologia sailean dihardu, eta azkenaldian han eta hemen azaldu da, Deba aldeko Praile Aitzen aurkitutako lepokoak direla eta. Gu, ordea, beste gai batez hitz egiteko bildu gara Peñalverrekin; cromlech, mairu-baratze edo harrespilei buruz hitz egiteko, alegia. Hain zuzen ere, 1983tik aurrera, mila mairu-baratze baino gehiago katalogatu eta aztertu ditu, eta 2004an ikerketen emaitzak eta ondorioak plazaratu zituen Aranzadiren Munibe aldizkariaren 19. gehigarrian: Mairubaratzak. Pirinioetako harrespilak .

Ganaduak on du larrea

2006/05/01 Galarraga Aiestaran, Ana - Elhuyar Zientzia

"Hara nun diran mendi maiteak! Hara nun diran zelaiak! Baserri eder zuri-zuriak, iturri eta ibaiak". Hala kantatu zuen Iparragirrek. Baina garaiak aldatu egin dira, eta paisaia hori galdu egin da leku askotan. Hala ere, badira nekazaritza-jarduerari eutsi nahi diotenak, eta, horiei laguntzeko, hainbat egitasmo jarri dituzte martxan. Besteak beste, Gipuzkoako Tolosaldean larreak leheneratu dituzte.

OpenTrad, Babelgo dorreari aurre egiten

2006/04/01 Galarraga Aiestaran, Ana - Elhuyar Zientzia

Euskara, katalana, gaztelania eta galiziera; lau hizkuntza horiek bat egiten dute sistema batean: OpenTrad itzulpen automatikoko sistema. Testuak eta web orriak gaztelaniatik euskarara, galegora eta katalanera automatikoki itzultzeko aukera ematen du, bai eta galegozko eta katalanezko testuak gaztelaniaz jartzekoa ere. Gainera, kode irekian garatu dute sistema. Elkar ulertzeko, oztoporik gabe.

Haztegi handiak hirietan, arazo larriak ingurumenean

2006/04/01 Galarraga Aiestaran, Ana - Elhuyar Zientzia

Abere-haztegi handiak asko ugaritu dira azken urteotan, batez ere garatze-bidean dauden herrialdeetako hirien inguruetan. Horrek arazo larriak eragiten ditu ingurumenean. FAO Elikadura eta Nekazaritzarako Nazio Batuen Erakundeak txosten bat atera du gaiari buruz, eta, datu kezkagarriak plazaratzeaz gain, arazoa arintzeko zenbait neurri proposatu ditu.

Burtsaren oinarrizko sekretuak

2006/03/01 Galarraga Aiestaran, Ana - Elhuyar Zientzia

Gainbalio, igorpen-prima, dibidendu eta Dow Jones hitzak entzunak bezain ilunak dira askorentzat. Orain, hitz horien esanahiaz gain, burtsa zer den eta nola funtzionatzen duen jakin nahi duenak badu hori modu erraz eta argigarrian azaltzen duen liburu bat euskaraz. EHUko Enpresa-ikasketen eskolako Iñaki Heras irakasleak idatzi du. Burtsa. Finantza-ekonomiaren hastapenak da izenburua, eta Elhuyar Fundazioak argitaratu du.

Lurraren erlojuak

2006/03/01 Galarraga Aiestaran, Ana - Elhuyar Zientzia

Filmetako detektibeak, krimenaren lekura iritsi orduko, ahal duten arrasto gehien biltzen saiatzen dira, gero ondorioak ateratzeko. Galdera hauei erantzutea da gakoa: Zer gertatu da? Noiz? Zergatik? Nork egin du? Geologoek eta paleontologoek ere detektibeek bezalaxe jokatzen dute. Lurraren historiaren puzzlea osatzeko, ezinbestekoa da jakitea noizkoak diren arrastoak, eta, horretarako, hainbat metodoz baliatzen dira iraganaren detektibeak.

Arropa, lehen babesa

2006/02/01 Galarraga Aiestaran, Ana - Elhuyar Zientzia

Bistakoa da: nudismoa ez dago modan. Normala ere bada, arropak hotzetik, euritik, eguzkitik, intsektuetatik eta beste hainbat eragiletatik babesten baikaitu, baita besteen begiradatik ere. Horretaz gain, funtzio soziala ere badu jantziak. Orain, oihal adimendunei esker, lehen zientzia-fikziokoak ziruditen funtzioak dituzte jantziek. Eta ez pentsa moda-kontua denik, garrantzi handiko gaia da.

Abeltzaintza ekologikoa, inguruarekin bat

2006/02/01 Galarraga Aiestaran, Ana - Elhuyar Zientzia

Euskal Herrian, abeltzaintza ekologikoa ez da nekazaritza ekologikoa bezain ezaguna. Dena dela, gero eta baserritar gehiagok aukeratzen dute abeltzaintza-mota hori; izan ere, abantaila nabariak ditu. Baina oztopoak ere baditu, merkaturatzean batez ere. Oztopo horiek gainditzeko erronkari aurre eginez, pauso txikiz baina seguruz, abeltzaintza ekologikoa bidea egiten ari da.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila