Elhuyar Zientzia

Elhuyar Zientzia

Kirol-zapatilak eta itsas korronteak

1993/01/01
Kirol-zapatilek zerikusirik ba al dute, bada, itsas korronteekin, izenburuak adierazi nahi duen bezala? Ezezkotan baldin bazaude, irakurri ezazu ondorengo berria.

Elektrizitateak, onura baino kaltea gehiago

1993/01/01
Suedia dugu linea elektrikoen azpian bizitzearen arriskuak baloratu dituen lehen Herria. Ikerketa baten arabera, frogatutzat jo da erradiazio elektromagnetiko ahulen …

Tunguskako kataklismoaren enigma itzela (I)

1992/12/01 Elhuyar Zientzia -

"Vanovara merkatal gunean nengoen. Gosaltzeko ordua zen eta etxeko atarian eserita nengoen iparraldeari begira. Ez dut inoiz une hura ahaztuko. Aizkora altxatua nuen kupela bat puskatzeko asmoz, eta orduan...
Bapatean, zerua bitan erdibitu zen, iparraldeko basoaren gaina suz estaliz. Une hartan bero ikaragarria sentitu nuen gorputzean, alkandora sutan egongo bailitzan... Saiatu nintzen kentzen, baina orduan, leherketa ikaragarria gertatu zen zeruan, ifernuko zarata noranahi zabalduz. Kataklismo horren indarrez, alde batetik sentitutako bultzadak zenbait metrotara jaurtiki ninduen. Nire emazteak, etxolatik azkar irtenda, hartu ninduen lepoan eta laguntzen saiatu zen.
Zaratatzarraren ondoren zerutik harriak erortzen ari zirela iruditu zitzaidan; baita eskupeta-tiroen antzeko soinuak entzuten zirela ere. Lurra dardarka ari zen. Lurrean nengoen bitartean burua babesten saiatu nintzen; harriren batek joko ote ninduen beldur bainintzen. Geroago, iparraldetik, oso haize bero eta zorrotzak harrapatu gintuen. Hain beroa zen, ezen lurrean bertan arrastoa ere utzi baitzuen. Guzti hau segundo batzuetan baino ez zen gertatu."
"Lehenengo bi leherketen ondoren, zurginak ikaraturik gelditu ziren, eta hirugarrena gertatu zenean, aldamiotik erori egin ziren. Haietako batzuk guztiz ikaraturik zeuden. Guztiok, tropelean, lana utzita herri aldera abiatuginen. Han, jendea ikaraturik kaleetan bilduta zegoen, gertakari hartaz hitz egiten."
"Ni mendian nengoen eta zaldi bat lotu ondoren besteari gauza bera egitera nindoan. Bapatean, eskuinaldetik eztanda handia entzun nuen. Berehalaxe burua harantz bueltatu eta zerua zeharkatzen zuen suzko objektu bat ikustea lortu nuen. Aurreko partea isatsa baino zabalagoa zen eta bere kolorea suarena bezalakoa.
Objektuaren tamaina Eguzkia baino hiruzpalau aldiz handiagoa zen, baina bere distira leunagoa. Horregatik ez nuen arazorik izan objektu misteriotsu hura ikusi ahal izateko. Suak lorratz antzekoren bat uzten zuen, hautsa bailitzan. Objektuak, bere ibilbidean zehar, sugar isolatuak uzten zituen han hemenka, eta sugar horietatik beste sugartxo urdinskak sortzen ziren. Sua itzali zenean leherketa handiak entzun ziren, lurrikarak sortu eta gure etxoletako beira guztiak hautsi ziren."

Gurpil berdea

1992/12/01
Euskal Herriko errepideetan bizikletan ibiltzea arriskutsua izaten da dagoen trafikoaren eraginez. Erresuma Batuan oraintsu gurpil-mota berri bat merkaturatu dute; "gurpil …

Birus-kantzerraren eboluzioa

1992/12/01
Pariseko Pasteur Institutuko ikerlari-talde batek, birusek eragindako zenbait kantzerren garapena gorputzeko defentsek eragindako kontrolaren araberakoa dela esan du.

Gelaren fisika

1992/12/01
Gel izeneko substantzia, batez ere itxura fisikoa zaintzeko erabiltzen da. Gela azetona-kontzentrazioaren arabera, ondo bi era hauetara deformatzen da: erraboil-erara …

Dortoka berdeak gaixo

1992/12/01
Urte batzuk igaro dira EEBBetako Floridako artxipelagoan itsas dortokengan azal-epidemia bat zabaldu zenetik. Izena fibropapiloma da eta itsas dortoken populazioa …

Egunez argaldu eta gauez gizendu

1992/12/01
Lo-arazoak tratatzeko New York-en dagoen laborategi bateko zuzendari den Neil Kavey-k, arazoa zutenei honakoa galdetzen zien: "lotan ari zarenena ez …

Erretzaileen depresioa

1992/12/01
Hiru mila pertsonari egindako azterketa baten arabera, erretzaileen artean ez-erretzaileen artean baino deprimitu gehiago omen dago.

Hego atlantiarrean luze egon ezin

1992/12/01
Lurrean bada astronautek luze egon ezin duten zona bat. Hego Atlantiarrean dago eta bertan Lurreko eremu magnetikoak normala baino bospasei …
Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila