Akatsik gabeko hormigoia

Estatu Batuetan Ilinois-ko Champaign-go Unibertsitatean, zauriak orbantzen dituen hormigoia asmatu dute. Pitzatu, zartatu edo etenak agertu orduko, bere burua automatikoki sendatzen du. Horretarako hormigoiari zuntz “orbantzailezko” nahaste bat bota behar zaio. Hormigoizko horma, habea edo dena delakoa pitzatzen denean, zuntzak hautsi eta zuloa ixten duten polimero itsaskorrak ateratzen dira. Pitzatua automatikoki itxi eta hormigoizko elementua prest geratzen da beste urte askotarako.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila