Telebista-antena unibertsala

Frantziako Metronic etxeak telebista-antena miniaturizatua aurkeztu du. Oso arina da eta banda askotarako zirkuitu inprimatua du, preanplifikadoreaz horniturik. Teilatuan ipinita telebistako kanal guztiak eta FM irratiko emisora guztien seinaleak jasotzen ditu, eguraldia edozein izanda ere. Beira-zuntzez eta epoxi erretxinaz egina da eta oso erraz instalatzen da, metroerdi bateko barran. Neurriz txikia da (45,5 x 20 x 2,5 cm) eta prezioa 26.000 pta.koa (1.300 liberakoa) du.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila