Automobilerako irrati mehea

D.R.

Automobiletan erabiltzeko irrati berri honek bankuetako kreditu-txartelaren tamaina du. Zortxi milimetroko lodiera eta 100 gramoko pisua besterik ez. Soundex Technology etxeak prestatutako eredu honek, automobiletako irrati-lapurreten arazoari konponbidea eskain diezaioke. Izan ere, oso aparatu txikia denez, gidariak automobiletik irtetean soinean eraman baitezake. Eskatuz gero, teleaginte ere bihur daiteke eta maiztasun handian ateak ireki nahiz ixteko erabili. Aparatu miragarri eta txiki hau, mundu guztirako patentatu dute.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila