Olatuak eta haizeak Amerikatik Europara bueltan datozenentzat Fastnet arrokako itsasargia ikustea seinale ona da. Nabigazioaren nekeak bukatzear daudelako iragarpena da. Arroka horretan 176 oinbeteko altuera duen dorre batetik distirak igortzen dira. Gaur egun ere itsasargiaren zaindariak bertan egon behar du. Oso lan gogorra da, normalean eguraldia eta mareak direla eta, ezin baita luzaroan arrokatik atera.
Itsasargiak azken teknologiako tresnez beteta daude, eta zaindariak elektronikan aditu trebeak izaten dira. Baldintza gogorrenak dauden tokietan izaten da itsasargien behar handiena. Horien historia gizakiaren asmamenaren historia da, eta gaurko egoera itsasoa menderakaitza den lekuko. Itsasargiak kostaldera hurbiltzen diren ontzientzat laguntza dira. Baina, oro har, lehorrekoontzat arrotza egiten zaigu funtzionamendua.
Lurraren azalaren % 70 ozeanoek estalita dago eta, hala ere, % 1 baino ez dago babestua. Mota guztietako trabak azaltzen dira itsasoaren kudeaketa egokia egiteko eta, gainera, ‘itsasoko gune babestua’ terminoak hainbat erabilera izan ditu, atera nahi izan zaion probetxuaren araberakoak.
Arteleku erakundeak zientziaren eta artearen arteko lotura aztertzeko tailerra antolatu du. Gai horren inguruan, maiatzean eta ekainean hitzaldiak, film-emanaldiak eta beste hainbat ekitaldi antolatu dira. Egungo artea zientziarekin uztartzeko bide berrien bila dabil.
Alan Baddeley Bristolgo Unibertsitateko Psikologia Saileko ikertzailea da eta oroimenaren psikologiaren esparruan erreferentea da. Hainbat testuliburu idatzi ditu eta beste hainbatetan argitaratzaile-lanak egin ditu. Duela hogeita bost urte puntako ikertzailea bazen ere, orduan garatutako teoriak berrikusteari ekin zion. Izan ere, Baddeley-k sortutako oroimenaren eredu teorikoak azken bi urteetan ere izan ditu aldaketak.
Neutroien dispertsioa zientziaren esparru askotan da erabilgarria. Neutroiak, ordea, ez dira errazak isolatzen. Erabiltzen den metodorik eraginkorrenari espalazio deritzo. Europan espalazio-zentro handi bat eraikitzeko proiektua da. Dieter Richter fisikaria polimeroen fisikan aditua da eta proiektu horren zientziaburua da.
Azken albiste-sorta Galapago uharteetatik datorkigu. Duela gutxi, Frantziako kostaldetik hurbil ere gertatu zen. Denboran atzera joanda, hamaika isurketa aurki daitezke. Baina itsasontzien zirkulazioak beste ondorio-mota batzuk ditu ekosistemetan. Horietako batzuk, bitxiak benetan.