2000 urteko zientziaren ekarpen nagusitzat giza genomaren sekuentziazioa hartu da. Baina, dagoeneko, lan horren bukaera hiru aldiz iragarri da, hots, 2000ko apirilean, ekainean eta aurtengo otsailean. Letra txikia irakurtzen dakienarentzat argi dago genomaren sekuentziazioa ez dela bukatu. Orduan, zergatik azaltzen da maiz komunikabideetan? Zertarako balio du? Ikerketa horrekiko, non gaude?
Iazko porroten ondoren, NASAk Marte esploratzeko programa berrantolatu behar izan du. Scott Hubbard izendatu zuten programaren buru. Estrategia bilatu eta programa publikoari saltzeko planteamendu berriak erabaki ziren. Hubbard-en lana, besteak beste, komunikabideen aurrean azalpenak ematea da eta gurekin egoteko beta eskaini zigun.
1834.eko otsailaren 8a. Dimitri Mendeleiev kimikari errusiarra jaio zen. Elementu kimikoen taula periodikoa argitaratu zuen eta utzi zituen hutsuneak elementu berriak aurkitu ahala betetzen joan dira.
Mendearen bukaera dela eta, atzera begiratzeko une aproposa dirudi. Hala ere, fisikariek badute beste aitzaki bat ospakizunak egiteko. Ehun urte dira kuantuaren ate berria ireki zitzaienetik. 1900eko abenduan esperimentu sinple bati azalpena bilatu nahian, Max Planck alemanak ideia xelebre bat argitaratu zuen. Ez zuen oso espektakularra ematen, baina denon bizimodua aldatu zuen betiko.
Egun batzuk barru XXI. mendean izango gara. Oraindik XX. mendean jaiotakoak luzaroan gehiengoa izango gara. Garuna harrizkoa balitz bezala, XXI zenbakia eta etorkizuna elkarren ondoan ederki zizelatuta ditugu. Ehun urte barru edota mila urte barru bizimodua nolakoa izango den galdetzeko beharra sentitzen dugu. Gainera, XX. mendeko seme-alabak garenez, bizimodua etorkizuneko zientzian eta teknologian islatuta ikusi nahi dugu. Beste planetetan biziko al gara? Gaixotasun guztiak gaindituko al ditugu? Robotek guretzat egingo al dute lan?