Roa Zubia, Guillermo

Roa Zubia, Guillermo

Elhuyar Zientzia

Adolfo López de Munain: “Identifikatu dugun genea familia oso baten lehenengoa baino ez da”

2002/06/01 Roa Zubia, Guillermo - Elhuyar Zientzia

Donostia Ospitaleko ikerketa-talde batek epilepsia sor dezakeen gene baten mutazioa identifikatu du. Aurkikuntza garrantzitsua da, mota horretako geneak ez zirelako orain arte gaixotasun horrekin lotzen. Adolfo López de Munain ikerketaburuarekin egoteko aukera izan dugu.

Birziklatzea, abantailak denontzat

2002/06/01 Roa Zubia, Guillermo - Elhuyar Zientzia

Lehen, zaborra poltsa bakarrean jasotzen zen. Orain, aldiz, dena bereizi egiten dugu etxean: zabortegia ematen du gure etxeak. Gainera, gauza batzuk gure kalean bota ditzakegu, baina beste batzuk uzteko auzoan turismoa egin behar dugu. Ez al digute gehiegi eskatzen agintariek?

Gerra eta zientzia

2002/05/01 Roa Zubia, Guillermo - Elhuyar Zientzia

Gizakia definitzeko, ia ezinbestekoa da bi ezaugarri horiek aipatzea: etengabe ikertzen eta albokoarekin borrokan ari den primatea da. Gerrak eragin zuzena izan du zientzian, eta zientziak gerran. Armen historia alde batera utzita ere, bata kontuan izan gabe bestea ulertzea ia ezinezkoa da.

Fusioaren arrastorik?

2002/05/01 Roa Zubia, Guillermo - Elhuyar Zientzia

Fusio nuklearra energia-iturrien etorkizuna izan daiteke.
Besteak beste, fusioa fisioaren alternatiba 'garbitzat' hartzen da, azken horrek adinako energia-kantitatea ekoizteko ahalmena duelako hondakin oso arriskutsuak sortu gabe.

Makroordenagailuak eta ordenagailu-taldeak

2002/04/01 Roa Zubia, Guillermo - Elhuyar Zientzia

Kaliforniako Santa Barbaran 30.000 huts-hodiz egindako ordenagailua zegoen. Hodiak hozteko sistemak (aire girotua) eraikin bateko solairu osoa betetzen zuen. 64 K-ko RAM memoria eta 12 kHz-eko abiadura zituen. Noski, sarrera eta irteera txartel zulatuak eta paperezko zinta bat ziren, hurrenez hurren. Ez zuen pantailarik. Martxan zegoenean, hiriaren argindarraren % 10 'xurgatzen' zuen; gainera, tentsio-erpinak sortzeko beldurrez, ez zuten behin ere itzaltzen. Makroordenagailuak informatikaren hastapenetan agertu ziren. Makroordenagailu bektorialak Cluster-ak: txikien elkarlana Top500 Makroordenagailuak Euskal Herrian

Elektroia, atomoa baino txikiagoa

2002/04/01 Roa Zubia, Guillermo - Elhuyar Zientzia

1897an atomoaren oinarrizko osagaietako baten aurkikuntzaren berri eman zen, elektroiarena, alegia. Horrek eta horrelako beste aurkikuntza batzuek XX. mendeko fisikaren ateak zabaldu zituzten.

Xabier Rubio: “Habitatak gutxitu direlako desagertu dira anfibioak”

2002/03/01 Roa Zubia, Guillermo - Elhuyar Zientzia

Ziurtatuta ez badago ere, badirudi anfibioak urritzen ari direla eta desagertzeko arriskuan egon daitezkeela. Munduko hainbat adituk alarma piztu, eta ikerketa sakona egiteko premia dagoela esan dute. Euskal Herrian ere badago arazo hori aztertzeko beharra, bertako anfibio-espezie askotan joera hori garbia baita. Beharbada, adibiderik nabarmenena Hegoaldeko zuhaitz-igela da. Aranzadi Zientzi Elkarteko kideek igel hori babesteko proiektu bat dute esku artean. Xabier Rubio biologoa proiektu horretan ari da lanean.

Urtarrak izan ginen?

2002/03/01 Roa Zubia, Guillermo - Elhuyar Zientzia

Afrikan, primate bat zutitu egin zen, ilea galdu zuen eta garuna garatu zitzaion. Gu primate horren ondorengo gara, eboluzio-adar beretik zintzilikatutako espezieetako bat, eta adar horretako aldaketak nola gertatu ziren jakiteko premia nabaritzen dugu. Dagoeneko onartu dugu galdera horren erantzun bat, baina ez da aukera bakarra. Hipotesi berriak sortzen diren heinean, sakon aztertu beharko genituzke.

James Gimlewski: "Molekulen propietate mekanikoak erabilita, gauza asko egin daitezke"

2002/02/01 Roa Zubia, Guillermo - Elhuyar Zientzia

Nanoteknologiak elkarlanean jarri ditu ingeniariak eta fisikariak. Atomoz osatutako makina harrigarriak egin ditzakete. Lan horretan jarduten duen James Gimlewski fisikariari gai horren inguruan hitz egiteko eskatu diogu.

Behia ez da esne-iturri bakarra

2002/02/01 Roa Zubia, Guillermo - Elhuyar Zientzia

Naturan, ugaztunek esnea erabiltzen dute kumeak elikatzeko. Bizitzaren lehen urteetan behar diren proteinek, gantzek, bitaminek eta beste hainbat produktuk osatzen dute likido zuri hori. Kumea hazten den heinean, esnea edateari utzi eta dagozkion jakiez elikatzen hasi behar du pixkanaka. Heldua denean ez du esnearen beharrik. Esnearen konposizioa Etxean etxekoa Laktosa eta sabeleko mina

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila