Zientziaren etorkizunari buruz idazten denean, erabateko iraultza sortuko duten aurrerakuntzak aipatzen dira. Oinarrizko zientziari igar ez daitezkeen kontzeptu berriak eskatzen dizkiogu eta ulertzeko zailak badira, hobe. Teknologiaren esparruan askotan iraultza horren neurria, kontzeptu berrien ordez, makinen tamaina izaten da. Batzuetan gogoak eta besteetan beharrak sustatzen du txikizaletasuna.
Tatsuhiko Yoshimurak hogeita hamairu urte eman ditu Toyota Motors konpainian. Joan den apiriletik, berriz, Kyushuko unibertsitatean dago. Atzo, hitzaldia eman zuen Nafarroako Unibertsitateko CEIT zentroak antolatu duen Hausturaren mekanikanikari buruzko nazioarteko Konferentzian, Donostiako Kursaalen.
Munduko enpresa handienetako batean ari da lanean. Izan ere, tesia bukatu eta segituan 3M enpresak kontratatu zuen Delgado. Enpresan lan ugari egin behar izan ditu, besteak beste, Asiako krisialdi ekonomikoari aurre egin behar izan zion, enpresa erraldoi horren merkatua zaintzeko. Beraz, diru-kopuru handiak eskuratzen dituen enpresa bateko proiektuetan murgilduta dago. Zientzialari ona izateaz gain, munduko merkatu globalaren lekuko bihurtu da.
Hemeretzigarren mendean zelulen nukleoetatik ADNa erauzi zen lehenengo aldiz. Hogeigarrenean bere egitura eta betebeharra argitu dira. Hogeita batgarrena hastear dagoenean, giza genomaz hitz egiten da. Guztiz egia ez bada ere, genoma osoa irakurtzea lortu dela esaten da. Baina, egia izango balitz ere, genomaren datuak irakurtzeak ez luke biologia zelularraren iraultzarik ekarriko. Geneak informazio-gordeleku soilak dira; proteinak, ordea, kontrolatu beharreko molekulak.
Jadanik hogeita bost urte igaro dira Donostiako Kimika Fakultatea ireki zenetik. Epe horretan irakaskuntza eta ikerketa izan dira bertako jarduera nagusiak. Gaur egungo egoera hainbat izen ospetsurekin lotzen dugu, baina fakultate oso bat ez da pertsona edo lorpen gutxi batzuetara mugatzen. Zertan dabil Kimika Fakultatea gaur egun?
Kimika Fakultateak kokapen berezia lortu du gure gizartean. Adierazgarria da ikerketa-esparruan duen talde arrakastatsuen kopurua. Dena den, fakultatearen egoera ikuspegi zabalago batetik aztertu behar da. Izan ere, Fernando Cossío dekanoak hiru esparru nabarmentzen ditu: industriarekiko harremanak, gizartea oro har, etaunibertsitate-mundua.