Otaolaurretxi, Jon

Otaolaurretxi, Jon

Telefono-sistema berriak

1992/11/01 Otaolaurretxi, Jon -

Gaur egungo bizimoduan nekez pasa gintezke geure etxe, bulego edo lantokietan telefonorik erabili gabe. Aparatu hori edozein lekutan eskueran edukitzea gero eta premiazkoagoa zaigunez, azken aldian trenetan, hegazkinetan eta automobiletan ipini dituzte. Kalean dabilen oinezkoarentzat ere ari dira prestatzen.

Datazio arkeologikoak

1992/10/01 Otaolaurretxi, Jon -

Prehistoriako eta historiako aztarnen adina zein den erabakitzeko, karbono 14aren sistema oso erabilia da, baina ez da erabat zehatza. Horregatik beste datazio-sistema interesgarri batzuk ere ari dira garatzen: dendrokronologia, arkeomagnetismoa, termoluminiszentzia, potasio-argonezkoa, uranio-toriozkoa, etab.

Baleek beren buruaz beste

1992/09/01 Otaolaurretxi, Jon -

Egunkarietan noizbehinka entzuten da Europako edo Ameriketako kostetan bale sarda bat hondartzara joanda hil egin dela. Portaera harrigarri horren arrazoiaz esames asko egon da, baina gero eta garbiago ikusten da armadako maniobra militarrek (itsasuntzi eta urpekuntzien sonarrek) zerikusia dutela.

Mila bidaiarirentzako hegazkina

1992/07/01 Otaolaurretxi, Jon -

Bidaia bakoitzean mila pertsona eta beren kargamentua garraiatzea da hegazkingileek epe motzean ezarri nahi duten marka. Horretarako diseinuan aldaketa iraultzaileak eragin behar dira, gaur egungo hegazkinen forma handiagotze hutsak balio ez duelako. Izan ere abioi erraldoi hauek orain dauden aireportuetan ibili behar dute eta oraingo hangareetan gorde behar dira.

Tunel kriogenikoak

1992/06/01 Otaolaurretxi, Jon -

Hegazkinek hegalaldian izango duten portaera aurrez jakiteko, abioi-maketak tunel aerodinamikotan probatzen dira. Lortutako baldintzak ez dira ordea berdinak, tamainarekin batera emaitzak ere aldatu egiten direlako. Horregatik, tuneletan benetako emaitza zehatzak lor daitezen, aire izoztua erabili beharra dago.

Superreroaleak zertan dira?

1992/05/01 Otaolaurretxi, Jon -

Azken bost urteotan ikerketa-laborategietan saio ugari eginagatik eta milaka ikerlan argitaratu arren, superreroaleen oinarrizko fisika ez dugu oraindik behar bezain ongi ezagutzen. Hala ere material hauek intentsitate handiko korronte elektrikoek zeharkatu dituzte jadanik.

Motore piezomagnetikoa

1992/04/01 Otaolaurretxi, Jon -

Burdinazko barra eremu magnetikoaren eraginpean luzatu eta uzkurtu egiten dela 1937. urteaz gero ezagutzen da, baina aleazio berriak aurkitu arte fenomeno hori indar ikaragarriko motoreak egiteko ez da aprobetxatu ahal izan.

FM irratiak, etorkizunik ba ote?

1992/02/01 Otaolaurretxi, Jon -

Irratidifusioan gaur egun AM eta FM sistemak erabiltzen dira, baina lehia egingo dien beste sistema bat ere agertu da: Bretainiako Rennes-en CCETT erakundea prestatzen ari dena, hain zuzen. Zenbakizko irratidifusioa da; laserrezko disko konpaktuen kalitatezko soinua eta beste hainbat abantaila dituena.

Makina erremintak: iraultza eta krisia

1992/01/01 Otaolaurretxi, Jon -

Azken aldi honetan metal-arloan Euskal Herrian hain garrantzitsu den makina erreminten sektorea (Bilbon egiten den Makina Erreminten Erakusketa da horren lekuko) iraultza eta krisi latza jasaten ari da. Japoniarrak eta alemanak dira gaur egun munduan aitzindari, batez ere informatikan eta zenbakizko kontrolean egindako aurrerapenak medio. ZENBAKIZKO KONTROLEZ GOBERNATUTAKO MEKANIZAZIO-ZENTRUA

Energia alternatiboak frantzian

1991/12/01 Otaolaurretxi, Jon -
Petrolioaren prezioak 1973. urtean gora egin zuenean, energia alternatiboen ikerketari bultzada handia eman zitzaion eta harez gero gorabehera handiak izan …
Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila