Otaolaurretxi, Jon

Otaolaurretxi, Jon

Eiffel dorrea, Pariseko ikur

1989/05/01 Otaolaurretxi, Jon -

Bere garaian munduko dorrerik handiena zenak, hil honetantxe bete ditu ehun urte. Burdinaz eraikitako orratz hura, 300 metro igo zen zerura bi urteren buruan, Alexandre-Gustave Eiffel injineruaren zuzendaritzapean. Dorrea eraikitzeko arrazoia, Frantziako Iraultzaren ehunurteurrena ospatuz 1889.eko Pariseko Erakusketa Unibertsalari ospe eta ohorea ematea zen.

Jules Verne-ren ametsa errealitate?

1989/04/01 Otaolaurretxi, Jon -

Ezaguna da Jules Verne-k bere nobela batean Ilargira iristeko deskribatzen duen sistema. Kanoi handi batek jaurtikitako obus baten barruan iritsi ziren bere nobelan kosmonautak gure planetara. Ideia sinplea bezain burutuezina dirudi horrek. Izan ere batetik presioak espaziuntzia zanpatu egingo luke eta bestetik azelerazioak pertsonentzat jasanezinak izango lirateke.

Eztanda-motoreak: bi aldikoak nagusi?

1989/03/01 Otaolaurretxi, Jon -

Gaur egun automobil guztien motoreak lau aldikoak dira. Bi aldikoak askoz ere sinpleagoak izan arren, askoz ere gasolina gehiago erretzen dute eta horregatik ziklomotore, motozerra, belar-ebale eta antzeko makinatan bakarrik erabili izan dira. Ralph Sarich australiarrak ordea, egoera hau azpikoz gain ipin dezake bi aldiko motoretan lortu dituen hobekuntzak medio.

Ixilpeko hegazkinak eta radarra

1989/01/01 Otaolaurretxi, Jon -

Gaur egun Moskuko Plaza Gorrian hegaxkin batek aurrez radarrak detektatu gabe lurrartu duela entzuten dugunean, erabat harritzen gara guztiok. Nola ez! Defentsa-sistemak porrot egin du kasu horretan, baina beste askotan ez da antzekorik gertatzen. Izan ere aspaldiko lehia da erasorako eta defentsarako bitartekoen artekoa.

Hegazkin espaziala

1988/12/01 Otaolaurretxi, Jon -

Iparrameriketan NASP (National Aero Space Plane) deritzon proiektua onartu dutenez gero, hegazkin espazialaz asko hitz egiten da. Oraingoz ordea, proiektu eta ideia hutsa da hegazkin espaziala, egia bihurtu arte injineruek oztopo asko gainditu beharko dutelako.

Karga-hegazkinik handiena

1988/10/01 Otaolaurretxi, Jon -

Sobiet Batasunean karga-hegazkinez arduratzen hasi zen lehenengotakoa, Oleg Antonov izan zen. Diseinatzaile hau 1950. urte inguruan, kargak garraitzeko hegazkin berezien premiak kezkatzen zuen. Izan ere ordurarte horretarako bidaiari-hegazkin egokituak erabiltzen bait ziren.

Eguraldi-iragarpenek, erdia ustel

1988/08/01 Otaolaurretxi, Jon -

Behin baino gehiagotan gertatu da meteorologoek astebururako eguraldi ona iragarri eta norabaitera joan ondoren blai-blai eginda etxera itzuli behar izatea. Inork espero ez duenean uholdeak izatea ere ez da harrigarria, etab. Eguraldi-iragarpenak beraz, erdia ustel du berekin. Baina zergatik huts egiten dute meteorologoek? Zergatik tronpatzen dira?

Lurraren bihotza nolakoa da?

1988/04/01 Otaolaurretxi, Jon -

Geologoek aspaldian sinetsi dute Lurraren bihotza osatzen duen bola solidoa eta esferikoa dela, baina gaur egun horietako batzuek besterik uste dute; rugby-ko baloiaren antzekoa dela alegia. Sismologoen artean dabil auzia, eta arazoa laster argituko dutelakoan gaude.

Andrei Tupolev. Hegazkingintzan aintzindari

1988/02/01 Otaolaurretxi, Jon -

1908. urteko udazkenean, Tver-eko basoetan zegoenPustomazobo herrixkatik Andrei Tupolev Mosku-ra joan zen hogei urte zituelarik. Bere helburua, Eskola Tekniko Inperialean injineru mekaniko izateko ikasketak egitea zen.

Bizkaiko azken betizuak

1988/02/01 Otaolaurretxi, Jon -
Oilarra, A. -

Bizkaiko mendietan, Gorbeia eta Urkiola bitartean, Arkaola baserria dago. Dimatik Otsandiorako errepidean Indusi ibaiaren iturburuetaraino igota, ezker aldera pistan kilometroerdia joanda heldu gara mendixka gainean dagoen baserrira. Han Andoni Rekagorri psikiatrak betizuak dauzka, bertako Pedro Elexpe baserritarraren begiradapean. Hona hemen Andoni berarekin izan dugun elkarrizketa.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila