1887. urtean, John Dunlop albaitariak bere semearen trizikloari gurpil pneumatikoa ipini zion Belfast-en. Hurrengo urtean patentatu zuen eta 1890. urtean hasi ziren Dunlop Company enpresan pneumatikoak fabrikatzen. Dena dela, gurpil pneumatikoaren printzipioa 1846.ean patentatua zegoen jadanik, geroago jakingo zenez, baina XIX. mendearen bukaeran hedatuko zen bazter guztietara automobilaren arrakastarekin batera.
Abioigintzan helizea erreakzioko motoreek baztertu egin zuten. Baina orain, erregaiaren garestitzea dela eta, berpiztealdia dute. Hala ere, oraingo helizeek ia ez dute lehengokoen antzik; diseinu berrikoak, bikoiztuak dira, eta turborreaktoreek bezain errendimendu onak lor ditzakete.
Egiazko erloju bakarra zerua da; egunsentia eta ilunabarraren arteko Eguzkiaren mugimendua. Abiadura berdin-berdinaz biratzen duen motore batez kopia daiteke mugimendu hori, eta are eta hobeto, Eguzkiak berak bira dezake mugimendua bere kurba ekialdetik mendebaldera osatuz.