Otaolaurretxi, Jon

Otaolaurretxi, Jon

Mende honetako txip ahaltsuena

1993/11/01 Otaolaurretxi, Jon -

Informatikan munduan diren hiru etxe nagusiak (hau da, IBM, Siemens eta Toshiba) elkartu egin dira, mende honetako txip ahaltsuena lortu asmoz. 250 milioi transistore kokatu nahi dituzte siliziozko milimetro karratu gutxi batzuetan, XXI. mendearen hasierako mikroordenadoreak oraingo ordenadore handienak adinakoak izan daitezen.

Izarrak eta gaueko argiteria

1993/10/01 Otaolaurretxi, Jon -

Garai batean gauean zeru oskarbiari begira jarrita Esne Bidea erraz ikus zitekeen. Izarrak ugari soma zitezkeen garai batean, baina gaur egun herri eta hirietako argiak direla eta, gero eta zailagoa da zeruan ezer bereiztea. Argizko harresi hauek astronomoen lana ere erabat oztopatzen dute.

COBE satelitea eta Big Bang teoria

1993/09/01 Otaolaurretxi, Jon -

COBE sateliteak duela urtebete zeruan dagoen mikrouhinezko erradiazioaren mapa igorri zuen. Gugandik hamabost mila milioi argi-urteko distantziara, mikrouhinezko erradiazio-tenperaturan aldaketa txiki batzuk detektatu zituen eta George Smoot astrofisikariak Washingtonen berria handikiro aldarrikatu zuenez gero, badirudi unibertsoaren sorreraz Big Bang-aren teoria sendotu egin dela.

Automobileko hamar aurrerapen

1993/06/01 Otaolaurretxi, Jon -

Azken aldian automobilgileek beren produktu berriak aurkezten dituztenean, bidaiarien erosotasuna, segurtasuna, erregai-kontsumoa, poluzioa, karrozeria nahiz motoreen iraupena eta beste hainbat alderdi guztiz zaindutako automobilak ari dira eskaintzen. Duela urte gutxi batzuk egiten zituzten automobilekin konparatuta ia ez dute antzik. Hamar desberdintasun nagusi dituzte haiek eta hauek. Hona hemen, bada, funtsean hamar aurrerapen horiek zer izan diren.

Piratak haririk gabeko telefonoetan

1993/05/01 Otaolaurretxi, Jon -


Azken aldi honetan telefonoaren faktura ikaragarriak etorri zaizkiola eta, kexu da zenbait erabiltzaile. Duela hilabete batzuk arte 903 zenbakizko linea berezietara (besteak beste erotikoetara) deitzea zen horren arrazoia, baina gaur egun arriskua beste bat izan daiteke: haririk gabeko etxeko telefonoa.

Musika numerikoaren iraultza

1993/04/01 Otaolaurretxi, Jon -

Gaur egun musika entzuteko gero eta baztertuagoak daude plastikozko diskoak eta kaset magnetiko analogikoak (oraindik ere ohizkoak direnak). Laserrez irakurtzen diren disko konpaktuek alboratu dituzte neurri handi batean soinu-kalitate hobea lortzen delako, baina badirudi disko kanpaktu hauek ere atzeraturik geratzeko bidean direla. Disko hauetan grabaturik dagoen informazioa (musika) izan ere, kaset normaletan bezala ezin da ezabatu, gero guk nahi duguna berriz bertan grabatzeko. Sony eta Philips etxeak ordea, guzti hori egiten duen material berria saltzen hasiak dira.

Argazkiak ordenadore-pantailan

1993/03/01 Otaolaurretxi, Jon -

Zenbakizko argazki-kamera berriak agertu dira oraintsu. Hortxe daude salgai jadanik, eta oker handirik gabe esan daiteke hemendik urte gutxira orain ohizkoa den diapositiba eta argazki errebelatuen sistema erabat zokoratuko dutela.

Automobil elektrikoa, errepiderako prest

1993/02/01 Otaolaurretxi, Jon -

Munduan automobilgintzan diharduten etxe nagusiak XXI. mendea hasi baino lehen automobil elektrikoak seriez fabrikatzekotan dira. Hiri handitan edo hiri ingurutan lanera, eskolara edo dendetara joateko automobil txikiak egiten hasi dira jadanik, laster handiak ere egiten hasiko direlarik.

Pneumatiko "berdea"

1993/01/01 Otaolaurretxi, Jon -

Michelin etxeak atera berri duen MXE pneumatiko berriari deitzen zaio horrela. Beltza eta biribila da, besteak bezalaxe, baina lurrarekiko marruskadura % 35 murrizten du eta ibilgailuaren kontsumoa % 5 txikiagoa da.

Saiakuntza nuklear militarrak

1992/12/01 Otaolaurretxi, Jon -

1945. urteaz gero, bonba atomikoz mila eta bederatziehun baino saio gehiago egin dira munduan. Estatu Batuak, oraintsu arte Sobiet Batasuna izandakoak, Britainia Haundiak, Frantziak, Txinak, Indiak, Hegoafrikar Errepublikak eta Israelek burutu dituzte beren leherketa atomikoak, baina benetan beharrezkoak al dira? Eta izatekotan, zertarako? Jende gehiago eta azkarrago hiltzeko? Mururoako eztanda nuklearrak

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila