Ordenadoreak orain arte beti ikusi izan ditugu beren teklatu eta guzti, baina azkenaldian teklaturik gabe funtzionatzen dutenak ere azaldu dira. Norberaren idazkera ezagutzen dute eta lapitz batez zuzenean pantailan idatzita jasotzen dituzte datuak.
Airea ionizatzen duten aparatuak, entxufatuta horman zintzilik egoten dira. Airea garbitu, gelako usain txarrak desagertarazi, bakterioak hil, pertsona lasaitu eta beste hainbat mesede egiten omen dituzte tresna hauek, publizitateak dioenez. Egia ote?
Japonian fruta eta barazki gutxi dute, besteak beste bertan lurralde txikian jende ugari bizi delako. Beraz, frutak eta barazkiak inportatu egin behar izaten dituzte. Japoniako konpainia batek ordea, letxuak baratzan ez eta fabrikan hazteko sistema asmatu du. Baratzan baino hiru aldiz azkarrago ekoizten ditu gainera.
Estreinatu zenean hegazkin supertsoniko zibil azkarrena eta aurreratuena zenak, hamasei urte daramatza egunero Atlantiar Ozeanoa zeharkatzen. Bazirudien “Concorde” hegazkinaren aroa amaitzear zegoela, baina aldaketa batzuk eginda 2005. urterarte hegan segituko duela esan daiteke.
Eguzkiak bere izpien bidez igortzen digun energia, zelula fotovoltaikoen bidez energia elektriko inolako poluziorik sortu gabe bihurtzen da. Energia "ekologikoa" dela esan daiteke, beraz. Baina badu oztopo handi bat: beste prozedura batzuen bidez lortutako energia elektrikoa baino garestiagoa da.
Azkenaldian, urtetik urtera ari dira txirrindulariak, hala errepidean nola pistan, markak hausten. Gero eta azkarrago doaz, gero eta sofistikatuago eta bitxiago diren bizikletetan pedalei eraginez. Aurrerapen horietan makinan egindako hobekuntzek badute zeresanik.
Hemendik urte batzuetara hirirako automobil elektrikoa prestatu eta ugaldu arte, eztanda-motorezko automobil txikiak jadanik ari dira saltzen. Renault etxeak Twingo eredua dauka eta besteak beste Mercedes zein BMW ere bide hori lantzen ari dira. Twingo eta Vision A (gasolina eta gasolioa) ereduen datuak
Azkenaldian ingurugiroa zaindu behar dela eta, zaborretara botatako materialak birziklatzeko joera dago. Pilei eta automobilei ezezik, ordenadoreei ere heldu zaie txanda eta badirudi ordenadore zaharrak birziklatzea ekonomikoki ere errentagarria izan daitekeela.
Maurice Ward jaun britainiarrak lortu duena bitxia eta harrigarria da benetan: 10.000 (hamar mila) ºC-ko tenperatura jasateko gai den “plastikoa”. Polimeroekin ikerketan ari diren adituak txundituta utzi ditu, material berri hau plastiko termoegonkorrenaren muga baino hamar aldiz tenperatura handiagoetan hondatzen ez delako.
Euskal esaera hori motoan oso bizkor doanari ongi egokitzen bazaio ere, oraingo honetan 1 FORMULAKO pilotuez arituko gara; buruan daramaten kaskoaz batipat. Izan ere, teknikaren aurrerapenak kaskoari aplikatuta, 1 formulako lasterketak erabat alda baitaitezke. Teknika kirolaren kontra?