Imaz Amiano, Eneko

Imaz Amiano, Eneko

Elhuyar Zientziaren Komunikazioa

Anfibioen gainbehera dela eta

2002/04/01 Imaz Amiano, Eneko - Elhuyar Zientziaren Komunikazioa

Aurreko zenbakian Xabier Rubio biologoari elkarrizketa egin genion anfibioak direla eta. Izan ere, Aranzadi Zientzi Elkarteak Anfibioen Kontserbaziorako Nazioarteko Jardunaldiak antolatu zituen. Bertan, hainbat herpetologo bildu eta anfibioek dituzten arazoez aritu ziren. Ez zuten mirarizko irtenbiderik aurkitu, baina ikerketa interesgarrien berri eman zuten. Aipa ditzagun bertan entzundako zenbait gauza. Ikerketen denbora-eskala

Museoetako giroa neurtzen

2002/02/01 Imaz Amiano, Eneko - Elhuyar Zientziaren Komunikazioa

Venezia, Viena, Antwerp eta Norwich-eko museoak. Teknologiak eta turismoak kultur ondarearen osasunean duten eragina sakon aztertzen ari diren lau museo dira. Horretarako, fisikari, kimikari eta biologoz osatutako taldeak egin dituzte.

Ehun-ingeniaritza: hezur berria sortzen

2002/01/01 Imaz Amiano, Eneko - Elhuyar Zientziaren Komunikazioa

Ehun-ingeniaritzak hainbat arlo ditu eta horietako bat hezur hautsiak osatzea da. Dena den, aplikazio horretarako ez da bide bakarraurratu, matrize berriak, hezurretako proteinak, gene-terapia eta zelula amak erabiltzen ari baitira hezur berria hazarazteko ahaleginetan. Eta emaitzak nahiko itxaropentsuak dira.

Stephen J. Gould: zientziaren ‘ipuin-kontalaria’

2002/01/01 Imaz Amiano, Eneko - Elhuyar Zientziaren Komunikazioa

Zientzialari on asko dago munduan, baina ez dira asko beren ideiak ongi transmititzen dakitenak, eta are gutxiago ideia horiek publiko orokorrari transmititzen dakitenak. Stephen Jay Gould, ordea, langintza horretan asmatu duenetakoa da.

Liher Elgezabal: "kriptografia alde batetik artea eta bestetik zientzia da"

2001/10/01 Imaz Amiano, Eneko - Elhuyar Zientziaren Komunikazioa

Ordenagailuen erabilera hedatu eta mezuak sare bidez bidaltzea arrunt bilakatzen hasi zenean, askok mezuak seguru bidaltzeko modua zelako sentsazioa sentitu zuen. Baina gu sarean egon bagaitezke, gainerakoak ere egon daitezke, eta, mezuak sarean zehar pasatzen badira, inork 'harrapatu' ere egin ditzake, telefonoa kontrolatzen den bezalaxe. Horren aurrean babesteko modua kriptografia erabiltzea da. Eta horretan aditua da gure zenbaki honetako gonbidatua.

Erretzeko desiraz?

2001/10/01 Imaz Amiano, Eneko - Elhuyar Zientziaren Komunikazioa

Melanophila kakalardoek ez dute ezer baso-zuteen karraska bezain atsegin. Dozena inguru Melanophila kakalardo-espezie dago munduan, eta guztiek suteetara jotzen dute kopulatu eta arrautzak jartzera. Kakalardo ‘bitxi’ hauek ikatz-kolorekoak dira eta zail da zuhaitz erreen azalean aleren bat ikustea.

Telekomunikazioen Unibertsitate Institutua

2001/10/01 Imaz Amiano, Eneko - Elhuyar Zientziaren Komunikazioa

Jakin badakigu teknologia berrien arloan nahiko lan egiten dela Euskal Herrian, bai eta hainbat sektoretan punta-puntan gabiltzala ere. Eta, hala ere, teknologia berri horien asmakuntzaz eta horiei buruzko ikasketez hitz egitean, maiz, atzerrian jartzen dugu burua. Burua, eta gorputza ere bai, ikasketak sakontzera kanpora joan ohi baita jendea.

Trufa: urre beltza

2001/04/01 Imaz Amiano, Eneko - Elhuyar Zientziaren Komunikazioa

Trufa edo boilurra. Gehienok badakigu izan badirela eta oso onak omen direla, baina ez beste askorik, askok dastatu ere ez baititugu egin. Izan ere, hain goxoak diren trufa deritzen bonboiek ere ez dute trufa askorik izaten. Batere ez, egia esan; itxuragatik baiteritze horrela. Guztiok badakigu izugarri garestiak direla. Jende askok badaki txerriak edo txakurrak erabiliz biltzen direla. Eta zenbaitek badaki trufak perretxikoak direla.

Europa-mailako itsasoko haize-parkeen proiektua

2000/12/01 Imaz Amiano, Eneko - Elhuyar Zientziaren Komunikazioa
Europako Batzordeak proiektu berria. Helburua: itsasoko haize-parkeen bidez lortutako energia garatu eta energia-iturri garrantzitsu bilakatzea

Erregai-pilak, petrolio-aroaren ordezko?

2000/11/01 Imaz Amiano, Eneko - Elhuyar Zientziaren Komunikazioa

Aurreko batean Islandiak erregai-zelula edo -pilen bidez hidrogenoaren aroan sartzeko duen asmoaz hitz egin genuen. Ekologista-talde batzuk begi onez ikusten dutela eta beste batzuk irteerarik gabeko teknologia dela uste dutela ere esan genuen, oraingoz energia asko behar baita hidrogeno hutsa eskuratzeko. Baina hainbat erregai-konpainia eta auto-ekoizle asko erregai-pilen inguruko ikerketan dihardute.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila