Imaz Amiano, Eneko

Imaz Amiano, Eneko

Elhuyar Zientziaren Komunikazioa

Eguzki-panelak

1999/05/01 Imaz Amiano, Eneko - Elhuyar Zientziaren Komunikazioa

Eguzkia egongo ez balitz, Lurra espazio zabalean galdutako harri hotza izango litzateke. Duela bost mila milioi urtetik hona etengabe distiratu du eta bere
bizitzaren erdia ere ez duela bete uste da. Beraz, hurrengo 6.000 milioi urterako bermatuta dagoen energia-iturria da.

Zentral hidroelektrikoak

1999/04/01 Imaz Amiano, Eneko - Elhuyar Zientziaren Komunikazioa

Uraren energia zinetiko (ur-lasterraren abiadura) edo potentzialaz (ur-lasterraren altuera-desberdintasunaz) baliatuz lortzen den energia orori energia hidrauliko deritzo. Baina lortutakoa energia elektrikoa bada, energia hidroelektriko deituko diogu.

Euskarazko zientzia-dibulgataileen nobelak

1999/03/01 Imaz Amiano, Eneko - Elhuyar Zientziaren Komunikazioa

Mundu-mailako Nobel saridunak direnik ezin esan dezakegu, besteak beste oraindik horretarako proposatu ez ditugulako, baina bai euskaraz egiten den zientzia-dibulgazioaren Nobel berriak direla. Eta berriak diogu dagoeneko CAF-Elhuyar sarien bosgarren edizioa delako eta, beraz, dagoeneko euskal Nobel saria jaso dutenen zerrenda luzatzen hasia delako. Ondorengo orrialdeetan saridunak zeintzuk eta zergatik izan diren azalduko dizuegu; baita irabazleei eta zenbait epaimahaikideri gaien eta sariketaren inguruan egindako galdera bana ere. Otsaileko ale honetan irabazlearen artikulua irakurtzeko aukera izango duzue eta gainerako saridunenak hurrengo aleetan argitaratuko ditugu, azken finean euren lanak argitaratzea baita, saria bera irabazteaz gain, idazleen helburuetako bat.

Larrialdietarako ibilgailuak

1999/02/01
Nazioarteko Espazio Estazioak larrialdietarako ibilgailua ere izango du.

Abian jarri da espazioko hiria

1999/02/01 Imaz Amiano, Eneko - Elhuyar Zientziaren Komunikazioa
Mujika, Alfontso -

Joan den azaroaren 20an Proton-K jaurtigailu errusiarrak Zaria ("egunsentia" errusieraz) kontrol-modulua (FGB) espazioratu zuen; abenduaren 4an Endeavour transbordadore estatubatuarrak Unity izeneko atala, moduluen arteko lotunea izango dena, eraman zuen Zaria-ren ondora. Abenduaren 7an elkartu zituzten bi zati horiek dira Nazioarteko Espazio Estazioa (ISS ingelesezko siglaz ere ezaguna) izango denaren lehen oinarriak.

Konpost-a

1999/02/01 Imaz Amiano, Eneko - Elhuyar Zientziaren Komunikazioa

Lorezaintzan dabilenarentzat "konpost" ez da hitz berria inolaz ere. Baina, azkenaldian, gainerakook ere nahikoa maiz entzuten dugu hitz hori eta, askotan, lur-motaren bat edo lore-ontzietan erabiltzen den substraturen bat dela besterik ez dakigu.

Espazio estazioen bilakaera

1999/02/01
1957ko urriaren 4an sobietarrek Sputnik 1 satelitea espazioratu zutenetik edo, zehatzago esanda, 1969an estatubatuarrek lehen gizakia ilargiratu zutenetik munduko bi …

Zientzi eta Etika

1999/01/01 Imaz Amiano, Eneko - Elhuyar Zientziaren Komunikazioa

Joan den azaroaren 26an Zientzialarien moralaren inguruko jardunaldiak burutu ziren Donostian EHUko Miguel Sanchez-Mazas katedrak antolatuta. Bertan jardundako hizlarietakoa Ernesto Garzón Valdés izan genuen Zer egin dezake etikak medikuntzaren alde? izeneko hitzaldiarekin. Bera jaiotzaz argentinarra da eta Filosofia eta Zuzenbidea ikasi zituen bertan, baina atzerriratu egin behar izan zuen erregimen militarra zela eta. Orain Alemaniako Mainz Unibertsitatean ari da lanean, Zientzia Politikoetarak Institutuan irakasle gisa. Nagusiki filosofia politikoaren inguruko arazoez arduratzen da; zehatzago esanda, etika eta politikaren zein etika eta zuzenbidearen arteko harremanez.

Giza ehunak: gordetzetik sortzera

1999/01/01 Imaz Amiano, Eneko - Elhuyar Zientziaren Komunikazioa
Kortabarria Olabarria, Beñardo - Elhuyar Zientzia

Giza ehunek eta organoek eman dute zer esanik azkenaldian. Izan ere, arrapaladan iritsi dira azken aurrerapenei buruzko berriak. Lehenengo —eta berri xumeena bera— Osakidetzak giza ehunen banku bakarraren aldeko apustua egitearen iragarpena egin zuen. Handik egun batzuetara ehun-bankuak ezezik, organo-bankuak sortzeko aukera ematen zuen ikerketa plazaratu zen. Eta kontua ez zen horrekin bukatu, geroago ehunen hazkuntza lortu zuten bi ikerketen berria ere hedatu baitzen. Beraz jauzika doa ikerkuntza: ehunak gordetzetik, organoak gordetzera, eta gordetze hutsetik zelulen hazkundera; hau da, bizia sortzera. Euskal Autonomia Erkidegoan ez da oraindik giza ehunen hazkuntzarik egin, baina gorde aspalditik gordetzen dira. Ospitale batzuetan eduki izan dituzte orain artean; urtarriletik aurrera, aldiz, banku bakarrean gordeko dira: Galdakaoko Transfusioen Euskal Zentroan. Beraz, hemendik aurrera transplanteetarako behar diren giza ehunen gestioa aipatu zentroan egingo da. Euskal Herrian bezala, mundu osoan daude ehun-bankuak. Berrikuntza izan ziren bere garaian, baina orain ez dira. Baina zientzialariek helburu jakin bati begira ikertzen jarraitzen dute: giza organoen bankuak garatzea. Ideia besterik ez zen hura errealitate izan daiteke denbora gutxi barru.

Afrikako parkeak: haize aldaketa

1999/01/01 Imaz Amiano, Eneko - Elhuyar Zientziaren Komunikazioa

Azken urteotan, ingurugiroaren kontserbazioan ohikoak izan diren hainbat ikuspuntu-aldaketa sakonak jasaten ari dira. Bide honetan, Afrikan ingurugiro-gaietan lanean ari diren elkarteen artean nagusienetarikoa den World Wide Fund for Nature bera ere lan estrategia aldatu nahian dabil: orain arte isileko ehiztariak kontrolatzeko egindako ahalegina, orain, bertako biztanle eta erakundeen esku-hartzea bilatze aldera bideratu nahi da.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila