Ez nonbait! Erregai fosilak gero eta garestiagoak dira. Horrek eta ingurugiroan duten eraginak bultzata besteak beste, energia-iturri alternatiboen inguruko berriak jasotzen ditugu hainbatero. Horietako batzuk nahiko bitxiak gutxienez badira. Esaterako, baratze-kardua (Cynara cardunculus) lehengaitzat erabiliko duten bi zentral termiko martxan jartzekoak dira.
Dosier honetan ezaugarri kimikoak, potabilizazioa eta eskasia aipatzen dira. Ezaugarri kimikoak dituenak ditu. Baina ur hori etxeetan erabili nahi bada, potabilizatu egin behar da. Eskasia, ordea, gutxi edukitzeagatik izan daiteke noski, baina dagoena gaizki erabili edota zikintzeagatik ere bai.
Kontserbazionistek ezin dituzte arriskuan dauden espezie guztiak zaindu, besteak beste guztietarako baliabide ekonomikorik ez dagoelako. Horrek lehentasunak finkatu beharra eskatzen du. Baina, nola kontserba genitzake ahalik eta espezie gehien kosturik txikienarekin? Moduetako bat espezie endemiko asko izanik ohiz kanpoko habitat-galera jasaten ari diren "biodibertsitate-gune beroak" identifikatzea da, horrek, ondoren, kontserbazio-planetan indarrak zertara bideratu erabakitzen lagun dezan.
Azken hilabeteetan maiz entzun den gaietariko bat elikagai transgenikoena da eta ikusmin, zalantza eta jarrera kontrajarri ugari sortu du. Bai berria eta ezezaguna denak berez sortzen duelako ikusmina eta errezeloa bai transgenikoen ontasunen inguruan sortutako zalantzak direla eta.
Energia berriztagarrietan, zenbaitzu nahikoa ezezagun zaizkigu, bai berriak direlako, bai gure lurraldeetatik urrun erabili edo ikertzen direlako. Horietakoa dugu, zalantzarik gabe, orain aztertuko duguna. Ozeanoen energia termikoa (ingelesez Ocean Thermal Energy Coversion, OTEC), hain zuzen ere.
Azkenaldian, errauskailuak direla eta, nahiko maiz entzun dugu "biomasa-energia". Energia hori, besterik jakin gabe, biomasa erabiliz eskuratutako energia dela esango genuke. Hori horrela ote den ikusiko dugu, baina nagusiki, biomasa-energia eskuratzeko dauden erak aztertuko ditugu artikuluan.
Energia geotermikoa "lurraren barneko beroaz baliatuta lortzen den energia" da. Lurpeko tenperatura baxu edota ertaina (20 ºC-tik 150 ºC-ra bitartekoa) zuzenean eraikinak berotzeko erabil daiteke; tenperatura altua (150 ºC-tik gorakoa), ordea, energia elektrikoa eskuratzeko erabiltzen da.
Ekainaren 5ean Ingurugiroaren Nazioarteko Eguna ospatuko da. Ospatu diogu, baina, agian, hitz horrek kutsu baikorregia du eta ez da baikortasuna, hain zuzen ere, egun hori izendatzeko arrazoietako bat. Ingurugiroa oro har gauza bakartzat har badaiteke ere, lan egiteko garaian errazago zaigu hari eragiten dioten faktoreak bereiztea. Aztertu ere bereizita aztertu ohi dira, eta faktore horiek hainbat izan daitezkeen arren, guk industriarena eta honen barruan produkzio garbiarena aukeratu dugu.