Imaz Amiano, Eneko

Imaz Amiano, Eneko

Elhuyar Zientziaren Komunikazioa

Mario Sáenz de Buruaga: “Animaliak ehiza baino lehen fauna dira”

2003/11/07 Imaz Amiano, Eneko - Elhuyar Zientziaren Komunikazioa

Ehiza-garaian gaude bete-betean. Ez gara ehizaren eztabaidan sartuko, kudeaketari heldu nahi izan baitiogu. Horregatik jo dugu horretan urteak daramatzan M. Sáenz de Buruaga biologoarengana. Consultora de Recursos Naturales, S.L. enpresako zuzendaria da eta Gasteizen duten bulegoan hartu gaitu.

Mario Sáenz de Buruaga: "Animaliak ehiza baino lehen fauna dira"

2003/11/01 Imaz Amiano, Eneko - Elhuyar Zientziaren Komunikazioa

Ehiza-garaian gaude bete-betean. Ez gara ehizaren eztabaidan sartuko, kudeaketari heldu nahi izan baitiogu. Horregatik jo dugu horretan urteak daramatzan M. Sáenz de Buruaga biologoarengana; Gasteizen duten bulegoan hartu gaitu.

II. ZerNola Olinpiada

2003/09/01 Imaz Amiano, Eneko - Elhuyar Zientziaren Komunikazioa

Aurrenekoaren arrakasta ikusita, ikasturte berrirako II. ZerNola Olinpiada antolatu da, eta urrian hasiko da.

Iraungo ote du bisoi europarrak?

2003/07/01 Imaz Amiano, Eneko - Elhuyar Zientziaren Komunikazioa
Atxotegi Alegria, Uhaina - Elhuyar Zientziaren Komunikazioa

Beste hainbat arlotan bezala, iparramerikarrak europarrak gainditu nahian dabiltza. Kasu honetan, bisoi-kontuez ari gatzaizkizue. Izan ere, gaur egun gero eta bisoi europar gutxiago dago munduan eta bisoi amerikarrak etengabe ugaritzen jarraitzen du.

Petrolioa ia edozer egiteko

2003/06/01 Imaz Amiano, Eneko - Elhuyar Zientziaren Komunikazioa

Petroliotik ateratzen diren produktuek berebiziko garrantzia dute egungo gizartean. Erabiltzen ditugun erregai gehienak zuntz sintetikoak, plastikoak, kautxua, gurpilak, asfaltoa, garbigarriak, lubrifikatzaileak, nekazaritza zein medikuntzako hainbat produktu kimiko… Gauza asko inondik inora. Baina nola liteke lehengai bakarretik hain gauza desberdinak eskuratzea? Erraza: petrolio gordina tratatuta, behin eta berriz zatitu eta frakzioak bananduta.

Adi, hemen ditugu!

2002/12/01 Imaz Amiano, Eneko - Elhuyar Zientziaren Komunikazioa

Elikatzeko edo apaingarritarako erabiltzen ditugun landare asko kanpotik ekarritakoak dira. Baina, azkenaldian, hainbat landare erabilera horietatik ‘ihes egin’ eta bertakotu egin dira. Ez hori bakarrik, bertakotu eta zenbait tokitan arazo bilakatu ere egin dira.

Eraikuntzako bestelako teknikak

2002/11/01 Imaz Amiano, Eneko - Elhuyar Zientziaren Komunikazioa

Gure inguruan etxebizitzak eraikitzeko ohikoena eta erabiliena eraikitzeko modu tradizionala da, hau da, hormigoi armatua, adreilu, bloke edo harriak, horma nagusiak eta zeramika edo arbelezko teilak erabiltzen dituena. Obra heze deritzon motako obra da.

'Estatu poliziala'

2002/09/01 Imaz Amiano, Eneko - Elhuyar Zientziaren Komunikazioa

Hilketak, tortura eta espetxeratzeak, horiek lirateke erregimen totalitaristen ezaugarrietako batzuk. Baina horrelako portaerak gizakiek soilik erabiltzen dituztelakoan bazaude…, oker zaude. Intsektu sozialek gizakia bera sortu aurretik findu zituzten taktika horiek.

Zaharrak berri

2002/09/01 Imaz Amiano, Eneko - Elhuyar Zientziaren Komunikazioa

- Huston, Atlantis deika, txanda.
- Hemen Huston, zer duzue? Txanda.
- 386 txipa hondatu zaigu eta ez daukagu ordezkorik. Lur hartu ezinik gaude, zer egin genezake? Txanda.
- Hasteko, lurreratze-trena eskuz jaitsi, palankari eraginda, eta ondoren…, errezatzen badakizue? Txanda. Egoera horretara iristea ia ezinezkoa da, noski, baina NASA txip zaharren bila dabil sarean.

Munduko lurrik sakonenetako fauna

2002/05/01 Elosegi Irurtia, Migel M. -
Imaz Amiano, Eneko - Elhuyar Zientziaren Komunikazioa

Nekane eta Ramon bizikletan jaistera animatu ziren. Heriotzaren Ibarraren behealderaino 1.500 m inguruko desnibela eta 40 km-ko basamortua zituzten. Aldapan behera ziztu batean jaitsita ere, ordea, txirrindulariek bero kiskalgarria besterik ez zuten nabaritu. Pedalei behin bakarrik ere eragin gabe behera iritsi zirenean, ezusteko latza hartu zuten: guztiz deshidratatuta zeuden.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila