Unibertsoaren zati txiki bat baino ez dugu ezagutzen. Adituen arabera, osagai asko falta zaizkigu aurkitzeko, eta ezagutzen ditugun osagai batzuen propietate asko ere ezezagunak zaizkigu. Diotenez, osagai horiek oso apalak dira Lurraren gainazalean haiei antzemateko eta nolabait aztertu ahal izateko; interferentzia gehiegi daude. Hortaz, lur azpian sartzen dira zientzialariak, horrela bakarrik gelditzen baitira, ustez, partikula apal ezezagun horiek agerian.
Erraza da energia aurreztearen aldeko agertzea, baina zailagoa ekintza zehatzak egitea. Badakigu Lurreko baliabideak xahutzen ari garela, baina, jakina, kontsumo-gizartean murgilduta gaude, eta.... noski, badakigu, bai, horrek zaildu egiten duela kontsumoa murriztu eta energia aurreztea. Nahiz eta, neurri batean, badakigun, baita ere, zer egin behar den horretarako. Edo ez? Agian, orexarrei galdetu beharko zaie.
Zetazeoak lurretik uretara bueltatu ziren ugaztunak dira. Eta primeran egokitu dira, oso ingurune desberdina izan arren. Soinuaren erabilera izan da ingurune berria konkistatzeko erabili duten armetako bat. Zetazeoen mundua soinuz betetako mundu bat da.
Edozer gauza garraiatu behar dela ere, beti da interesgarria pisu gutxi eta bolumen txikia izatea. Garraioa espaziora egingo bada, interesgarriak ez, ezinbestekoak dira bi baldintza horiek. Donostiako Inasmet-Tecnalia ikerketa-zentroan espaziora begira jarri dira, eta egitura ultrarinak ikertu dituzte.
Sistema adimendunak, aplikazio adimendunak, tresna adimendunak... gero eta gehiago dira ingurutik jasotzen duten informazio edo estimuluen arabera lan egiten duten gauzak. Horien artean, lubrifikatzaile adimendunak ditugu; adibidez, eremu magnetikoaren arabera likatsuago edo meheago bilakatzen diren lubrifikatzaileak.
Euskal Herriko Kantauri isurialdean, ibai eta errekak ez dira emari handikoak, baina bai iraunkorrak, eta XVII. mendean ura ezinbestekoa zen presak egin eta errotak mugitzeko edo oletan lanean aritzeko. 1694an, Pedro Bernardo Villarreal ingeniari autodidakta arrasatearrak ostikodun presak egiteari ekin zion.
Lehenengoz sortu zutenean ez zuen erabilera handirik izan. Baina, ondoren, bereziki garraioaren jaun eta jabe bilakatu zen. Barne-errekuntzako motorraz ari gara. 1826ko apirilean patentatu zuten lehenengoa.
Saguzar handien talde handiak ikusten ohituta gaude dokumentaletan; horiek fruta edo nektarra jaten dute. Bestetik, banpiroen berri ere badaukagu; hiru banpiro-espezie daude Amerikan. Europako saguzarrak, berriz, intsektujaleak direla esan izan da. Baina badira, tarteka bada ere, elikadura bitxiagoa dutenak; saguzar arrainjaleak, esaterako. Duela gutxi izan dugu horren berri.
Zorionez edo zoritxarrez, gaur egun, irudiaren munduan bizi gara: iragarkiak, telebista, argazki- eta bideo-kamerak, ordenagailuko irudiak, segurtasun-kamerak... irudi eta kamerak nonahi. Eta, noski, irudiaren garrantzia eta irudiaren kalitatea elkarri lotuta doazenez, gero eta kalitate hobeko irudiak behar ditugu; eta, horretarako, kalitate hobea eman eta azkarrago lan egiten duten programak behar dira.
Glaziarretako izotza sortzean, gasak, molekulak edo hauts-partikulak geratzen dira harrapatuta. Gaur egun, izotzetan harrapatutako gasak aztertuta, izotza sortu zen garaiko hainbat informazio eskuratu eta ingurumen-kondizioak zein ziren jakin daiteke.