Gauza jakina da tabakoa kaltegarria dela osasunarentzat. Askotan eta modu dramatiko samarrean aipatu izan ditugu kalte horiek, baina gure herrialdean tabakoak eragindako heriotzak ugari baino ugariagoak diren arren (Espainian 45.000tik gora urtean), nikotina uztea ez da batere lan erraza.
Zorabiatzea gauza nahiko usua da, eta seguruenik gutariko gehienoi behin edo behin gertatuko zaiguna, gure bizitzan zehar. Kasurik gehienetan inolako garrantzirik gabeko gertakariak izan ohi dira, isolatuak agertu eta bere kasa konpontzen direnak. Baina beste batzuetan, ordea, zorabio-sentsazio horrek hortxe irauten du, errepikatu egiten da eta beste sintoma batzuekin agertzen da. Eta noski, kasu horretan kezkatu egingo gara eta medikuarengana joko dugu, itxuraz hutsala bai, baina gure eguneroko bizimodua aldrebesten duen horren arrazoi edo zergatien bila.
Lunbagoa, ziatika, migraina edo buruko mina, baita zorabioa ere (honi buruz hurrengo batean arituko naiz), konpon daitezke sarritan bizkarrezurraren gainean jardunez gero. Horixe da, hain zuzen ere, kiropraktika esaten zaion medikuntza-adarraren funtsa: ornoen manipulaziotik abiatuz, gorputzeko hainbat desorekari aurre hartzea eta sendatzea. Espezialitate hau ez da ezagunegia gure artean, baina Estatu Batuetan, adibidez, arrakastatsuenetako bat bilakatu da azken urteotan.
Gaur egungo hegazkin modernoek hegaldi eroso eta segurua bermatzen duten arren, aire-konpainia gehienentzat ustekabe eta zalaparta ugari eragin ditu 'klase turistaren sindromea' izenarekin bataiatu izan den egoerak. Izan ere, 90eko hamarkadan hamarnaka heriotza lotu izan dira bidaiariek egindako hegaldiekin. Horregatik, adituek arreta-neurri batzuk hartzeko gomendatzen dute, nahiz eta hegaldia bitarteko mugiezintasunarekin lotutako sindrome horren aurkako prebentzioa oso erraza eta sinple izan.
Kirola egitea, edo aldian behin 'mugitzea', igogailua hartu ordez etxera eskaileretan barrena igotzea, edota kotxea edo autobusaren tokian bizikleta hartu edota oinez abiatzea, horrek guztiak gaixotasunak saihesten laguntzen duela gauza ezaguna zen.
Hau izaten da arazorik usuenetako bat, gazteetan bereziki eta beroaren sasoia iristen denean batez ere. Kasurik gehienetan, oinetako izerdiak berarekin darama usain txarra gorputz-atal horietan; eta, egia esan, badira erremedio erraz samarrak, bai arazoari eta baita horren ondorioari ere aurre egin ahal izateko.
Hipoakusia esaten zaio gutxi edo gaizki entzuteari, eta era horretako gorreria partzial gehienak prozesu luze eta motel samar baten ondorioz gertatzen dira. Gainera, sarritan, kanpo-faktore bat egoten da (zaratak edo hotsak, infekzioak, etab.), baztertu edo saihets daitekeena. Zeren eta, behin gorreria agertzen bada, ia ez baitago erremediorik: audifonoak erabil daitezke edota, gorreria erabatekoa baldin bada, kokleako inplanteak besterik ez daude.
Azken garaiotan edonon daukagu gai honi buruz irakurtzeko parada, eta Elhuyar. Zientzia eta Teknika aldizkari honetan bertan ere artikulu bat baino gehiago topa daitezke ardoaren gorabeherak aztertzen (111. zk., Jabier Agirre), ardoaren alde onak eta txarrak konparatzen (129. zk., Iñaki Azkune) edota ardoa edanda… (mozkortzen naiz, abesti zaharrak dioen bezala, 147. zk., Ane Miren Uranda eta Arantza Lorenzo). Beraz, gaurko gaia lehendik ere jorratu izan den arren, gaurkoan galdera zehatz batzuei erantzuten saiatuko naiz: ona al da alkohola osasunerako? Edanez gero, bihotzekoak emango al digu?, etab.
"Betiko dieta mediterraneoa berreskuratu beharra" nabarmendu zuten duela hilabete batzuk Bilbon, IV. Elikadura Biltzarrean bildutako nutrizio-adituek.
Ondorengo lerroetan barrena soberan dauzkazun kilo horiek galtzeko orduan oso baliagarriak izango zaizkizun gomendio sinpleak eta neurri errazak proposatuko dizkizugu, bide batez osasun-maila hobea lortzeko.