Agirre, Jabier

Agirre, Jabier

Medikua eta OEEko kidea

Zango nekatuentzako soluzioak

2002/12/01 Agirre, Jabier - Medikua eta OEEko kidea

Bena edo zainetako gutxiegitasunak gero eta pertsona gehiagori eragiten dio. Gaur egun, esan daiteke hiru emakumetik batek pisutsu sentitzen dituela hankak. Eta, zenbait kasutan, hain itsusiak iruditzen zaizkigun barizeak eta ultzerak ere agertzen dira. Nola lortu zangoak arin edukitzea? Zirkulazio onarekin. Eta, horrek zer esan nahi du? Kirola egitea, osasuntsu jatea eta ohitura desegoki batzuk aldatzea.

Agur betaurreko eta lentillei

2002/11/01 Agirre, Jabier - Medikua eta OEEko kidea

Kirurgia errefraktiboari esker, miopia, astigmatismoa eta hipermetropia erabat zuzen daitezke gaur egun. Laser bidezko teknologia erabiltzen duen operazio edo ebakuntza sinple baten bidez emaitza harrigarriak lortzen dira behar bezala trebatutako profesional baten eskutik. Teknika berriaren arrakastak liluratuta, aurten 150.000 izango dira Espainian beren ikusmen-arazoak tratamendu kirurgikoen bidez konponduko dituztenak.

Insomnioa: gaueko borroka latz hori

2002/10/01 Agirre, Jabier - Medikua eta OEEko kidea

Gau bat lo hartu ezinik, erdi-esna edo erdi-ametsetan, pasatzea ez da inoren gustuko kontua, hurrengo goizean behar bezala atseden hartu gabe jaikitzen baikara ohetik. Baina loezina (edo insomnioa) eguneroko, hobe esanda, gaueroko kontua bihurtzen denean, arazoa larria izatera irits daiteke.

Eskola-porrota gainditzeko

2002/09/01 Agirre, Jabier - Medikua eta OEEko kidea

Eskola-porrotaren zifrak urtetik urtera beldurgarriagoak dira geure artean. Duela gutxi kaleratutako inkesta batek dioenez, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako (DBHko) laugarren urtea gainditzea lortzen ez duten ikasleak % 31,9 dira, zifra benetan altua. Zer egin dezakegu gisa horretako egoera baten aurrean? Eta, hobeto oraindik, ba ote da horrelako egoerak ez gertatzeko gurasook egin dezakegun zerbait?

Nola kontrolatu hipertentsioa?

2002/07/01 Agirre, Jabier - Medikua eta OEEko kidea

‘Isilpeko etsaia’ esaten diote (hipertentsioari); izan ere, agertzen denean, edo medikuak diagnostikatzen digunean, apenas ematen baitu sintomarik. Baina luzarora, hipertentsioak kalte larriak eragin ditzake gorputzean, eta horregatik, diagnostikoa ziurtatu ondoren, garrantzi handikoa da egoera kontrolpean edukitzea. Horretarako, bizi-aztura osasungarriak hartzea komeni da eta, beharrezkoa gertatuz gero, tratamenduarekin hastea.

Ondo gosaltzearen garrantzia

2002/06/01 Agirre, Jabier - Medikua eta OEEko kidea

Gaur egungo gure elikaduraren akats nagusietako bat hauxe da: egunean zehar ez ditugu otorduak ongi banatzen (gutxi gosaltzen dugu, bazkaria ere korrika eta presaka, eta afaria berandu, eta sarritan elikagai desegokiekin), gurea bezalako gizarte “garatuek” daramaten bizimodu-erritmoak behartuta.

Hepatitisari nola aurrea hartu

2002/05/01 Agirre, Jabier - Medikua eta OEEko kidea

Hepatitis-mota nagusiak lau dira, bakoitza birus banak sortua (A, B, C eta D hepatitisak, hain zuzen ere), eta mota guztietan sintomak nahiko antzekoak izan arren, gaitza kutsatzeko modua aldatu egiten da batetik bestera. Hepatitisa edukitzeak ez du esan nahi, gaur egun, ezinbestean botikak hartu behar direnik, zenbait kasutan gaixotasuna berez sendatzen baita. Baina, dena den, gauzak argi edukitzea komeni da, eta gomendio orokor batzuk kontuan hartzea. A motako hepatitisa B motako hepatitisa C motako hepatitisa D motako hepatitisa Hepatitis toxikoak Botikek eragindakoak Defentsen alterazioa

Kontuz kirurgia estetikoarekin

2002/04/01 Agirre, Jabier - Medikua eta OEEko kidea

Orain egun batzuk, Debora Catalán izeneko emakumea, 36 urtekoa, kirurgia estetikoko zentro klandestino batera joan zen, Madrilgo ICEMA klinikara hain zuzen ere, itxuraz arriskurik gabekoa den liposukzio bat egin ziezaioten. Eta ebakuntza egiten ari zitzaizkiola hil egin zen. Handik egun batzuetara, beste emakume bat koma sakonean sartu zen, bularrak handitzeko egin zioten ebakuntza baten ondotik.

Artrosiarekin hobeto bizitzeko

2002/03/01 Agirre, Jabier - Medikua eta OEEko kidea

Artrosia gorputzeko artikulazioak edo giltzadurak hondatzen dituen gaitza da; horregatik, errehabilitazioa, tratamendu farmakologikoa eta postura edo jarrera desegokiak saihestea ezinbesteko faktoreak izaten dira bizi-kalitate egokia lortzeko. Gainpisua eta obesitatea Lanbidea Herentzia
Jarrera desegokiak Aztura onak eta txarrak (Susana Ochando) Errehabilitazio-ariketak

Zotina kentzeko erremedioak

2002/02/01 Agirre, Jabier - Medikua eta OEEko kidea

Arnasari eustea, ur-zurrupada batzuk edatea, goilarakada bat azukre jatea edo susto bat hartzea. Horiek, baita beste asko ere, dira guztiok behin baino gehiagotan jasaten ditugun zotin-erasoaldi gogaikarriei aurre egiteko erabiltzen ditugun erremedio edo soluzioak.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila