80ko hamarkadaren hasieran, Estatu Batuetan aipatu ziren lehen aldiz gaixotasun umezurtzak. Hasiera batean izen hori eman bazitzaien ere, berehala gaur egun erabiltzen dugun izenaren azpian bildu ziren: gaixotasun arraroak.
“Aspirinak ez dio bihotzari eragiten”. Horixe zioen Bayer etxeak komertzializatzen zuen aspirinaren publizitateak 1920an. Eta, noski, nola jakingo zuten iragarki hori diseinatu zutenek handik 80-90 urtera zientziak justu kontrakoa frogatuko zuela? Izan ere, gaur egun argi dago aspirinak bai, eragiten diola bihotzari, baina onerako.
Baztanga eroa ere esan izan zaio azaleko pinporta berezi batzuekin agertzen den gaixotasun honi. Varicella zoster birusak eragindako infekzioa da. Azalean exantema edo negal berezi bat agertzen da: papula-besikulak dira, hau da, handitu txikiak batetik (horiei papula esaten zaie), eta uraren antzeko likido batez betetako pusla edo babatxoak bestetik (horiexek dira besikulak). Azkura ematen dute, eta, sarritan, horiekin batera sukarra eta ondoeza edo nekea agertzen dira.
Erredura beroak, hotzak, elektrizitateak edo substantzia kimiko korrosiboren batek eragindako azaleko lesio bat da. Erreduraren larritasuna agente eragilearen gaitasun ‘erretzailearen’ eta azalarekin kontaktuan egiten duen denboraren araberakoa izaten da. Horrela, badira erredura arinak, eguzki-izpiek hondartzako lehen egunean sortzen dituztenak, esaterako, eta baita hilgarriak izan daitezkeenak ere, tentsio altuko deskarga elektrikoek eragindakoak, kasu.
Entzumen-galera nahiko gauza usua da. Azkeneko datuen arabera, Espainian bi milioi pertsonatik gora daude arazo horrek jota, hau da, biztanleen % 5 inguru. Arazo bat dutela onartzea eta soluzio egokia aurkitzea: horixe da arazo hau dutenen bizi-kalitatea hobetzeko bide bakarra. Egia esan, azken aurrerakada teknologikoei esker, askoz ere eramangarriagoa da gaur egun garai batean baino. Lau hilabete egin aurretik Hamabi-hemezortzi hilabete bitartean Bi urterekin Hiru urtetik sei urtera bitartean
Kafeina substantzia naturala da, mundu osoan zabaldurik dauden 63 landare-espezietako hosto, hazi eta fruituek dute, eta aspalditxotik kontsumitzen da. Kafeina duten produktuek (esate baterako, kafeak, teak edo hainbat freskagarrik) arrakasta handia dute adin guztietako eta gizarte-mota guztietako pertsonen artean; eta zer esanik ez, duela gutxi merkatuan kafeina-kantitate handiagoa duten edariak agertu direnetik (edari ‘energetikoak’ esaten zaienak).
Urte-sasoi jakin batzuetan maiz samar egiten baduzu doministiku, edo auzokoaren katuaren inguruan egon orduko begietako azkura eta malko-jarioa sentitzen badituzu, alergiak jota daudenen talde gero eta ugariagoaren partaide izan zintezke, irakurle estimatua. Zein dira erreakzio alergiko nagusiak?
Ahoko usain txarrari, hats (edo kirats) ezatsegin horri, halitosia esaten zaio. Usain txar horrek gero eta gehiago eragiten dio jende askoren bizitza sozial eta profesionalari, eta, horrexegatik, egunetik egunera jende gehiago joaten da dentistarengana, arazo horren garrantziaz jabeturik.
Meningitisa meningeen, hau da, nerbio-sistema zentrala (bestela esanda, garuna eta orno-muina) estaltzen duten mintzen inflamazioa edo hantura da. Meningeak hiru dira: duramaterra, pramaterra eta araknoidea, eta likido batek (likido zefalorrakideoa esaten zaionak) bustitzen ditu.
Sukarrak adierazten digu gure gorputzean zerbaitek ez duela behar bezala funtzionatzen: normalean birus edo bakterio bat dagoen seinale da. Sukarra oso handia ez bada, ez dago zertan kezkatu. Tenperatura altua denean (39 °C-tik gora) edo defentsak gutxituak dituzten pertsonei eragiten dienean (gaixo kronikoak, ume oso txikiak edo zaharrak, kasu) bakarrik hasi beharko genuke sukarraren kontra.