40 urte luzez Mutrikun amonite erraldoiak biltzen aritu ondoren, Jesus Narvaez Amasorrain eta Esperanza Azkarraga Larzanguren bikotearen fosilak EHUra iritsi dira. Mutrikuko amonite erraldoien misterioa argitzen duten hipotesiak lantzen ari dira EHUko paleontologoak.
Ahoko mikrobiomak zeresan handia du giza biologian eta osasunean, baina ez dago apenas ezagutzarik mikrobioma horren dibertsitateaz eta, batez ere, …
Litio-ioizko baterien garapenak ondorio zuzenak izan ditu teknologiaren merkatuan: nabarmen ugaritu dira gailu eramangarriak eta ibilgailu elektrikoak. Baina bateria horien …
“Ezagutza da txertoa” lelopean banatu ziren atzokoan CAF-Elhuyar sariak, Tabakalerako Kutxa Kultur Plazan, Donostian. Inoiz baino sari gehiago banatu dira …
Geneetako mutazioak dira minbiziaren eragile nagusiak, baina ez edozein mutazio. Mutazio batzuk lerro germinalean heredatzen dira, jaiotzetik, eta mutazio somatikoak …
Gure gizarteak egun duen erronka handienetakoa da bioaniztasunaren galera larri honi zer estrategiaren bidez helduko diogun erabakitzea. Ohiko ikuspegietatik aldentzen diren aldagaiak sartzearen aldekoa da Unai Pascual Garcia de Azilu, Ikerbasqueko eta BC3ko ingururumen-ekonomilaria; besteak beste, euskararen eta beste hizkuntza gutxituekiko atxikimendua sustatzea eta komunitate indigenen balioak aintzat hartzea.
Science aldizkariak Atapuercako ikerketa esanguratsu baten berri eman du: Estatuen Galerian neandertalen DNA eskuratzea lortu dute, fosilen batere beharrik gabe. Aztarnategiko lur-sedimentuak hartuta, hor azaltzen diren giza DNAren arrastoak sekuentziatu dituzte. Ikerketzaileen arabera, jada ez da behar fosilik antzinako giza espezieak identifikatzeko. Paleontologiarako erreminta oso ahaltsua izango dela aurreikusten du Asier Gómez Olivencia ikertzaileak, nahikoa fosil ez aurkitzeak baldintzatu baitu orain arte neandertalen eta beste giza espezieen historia filogenetikoa osatu ahal izatea.
Eboluzioan arrunta izan da geneak espezie batek besteari transferitzea. Milioika urtean, bakterio zein onddoek transferitutako geneak erabili dituzte animalia eta …
Gaixotasun zeliakoa hobeto ulertzen lagundu dezakeen ikerketa bat argitaratu dute EHUko genetikariek. Orain arte, bazekiten glutenak immunitate-sistemaren ezohiko erantzuna eragiten …
Hamar urte pasa dira Fukushimako istripu nuklearra gertatu zenetik. Hartan, lurrikara eta ondorengo tsunamien ondorioz, zentral nuklearrean erreaktore-eraikinean eztanda gertatu zen, errefrigerazio-sistemak apurtu ziren eta erradiazioa zabaldu. Historiako bigarren istripu nuklear handienaren urteurrenak mahai-gainean jarri ditu, berriz, energia nuklearraren arazoak eta epe ertainean dituen erronkak.