Badirudi prioiak uste zena baino askoz ere zabalduago daudela naturan eta eukariotoak sortu aurretik azaldu zirela, duela 2.300 milioi urte baino gehiago
Osasunaren Mundu Erakundeak eman du Gabonetan albiste itxaropentsua: rVSV-ZEBOV izeneko txertoak eraginkortasun handia erakutsi du ebolaren aurrean. Ginean egindako saioek balio izan dute frogatzeko, eta 2017aren amaierarako txertoaren lizentzia izatea espero da.
Gizakioi aurpegiak ezagutzeko gaitasuna ematen digun garunaren aldeak hazten jarraitzen du helduaroan ere, Science aldizkarian argitaratutako ikerketa berri baten arabera. …
Genoma editatzeko CRISPR teknikak berriz ere egin du bere potentzialaren erakustaldia: Nature Genetics aldizkariak argitaratu duenez, teknika horri esker, banan-banan …
ALMA teleskopioak bi planeta jaioberri antzeman ditu Atacamako desertutik, aste honetako Physical Review Letters aldizkariak argitaratu duenez. Gure galaxian, baina …
Erronka handiei egin beharko die aurre zientziak hemendik aurrera. Izan ere, haren finantziazioa baldintzatuta geratuko da: ikerketa eta berrikuntza arduratsua egiten ez duenak ez du Europako finantziaziorik jasoko. Eta argi definitu du Europak zer den zientzia arduratsua: gizartearen parte-hartzea bermatzen duena eta gizartearen kezkei eta arazoei irtenbidea ematen diena. Paradigma-aldaketa bat dakar horrek, eta zientzialarien erreakzioa eragin du jada.
Hogeita hamar urte bete ditu aurten Elhuyar aldizkariak. Ingeniaritzako ikasle euskaltzale batzuek sortu zuten, 70eko hamarkadan, ilusioz beterik, eta aldatzen …
15.000 lagin enbrionarioko bilduma aztertuta, giza enbrioien garapenaren datu-base interaktiboa sortu du Amsterdameko Unibertsitateko ikertzaile-talde batek. 3 dimentsioko atlas digital …
Ez da erraza zientzia-aldizkari baten azala lortzea, baina Achucarro eta EHUko ikertzaileek eta CIC biomaGUNEko ikertzaileek elkarlanean egindako ikerketa batek …
Garuneko aktibitate zelularrak sostengu energetiko handia behar du. Etengabe sortu behar dute energia neuronen mitokondrioek. Baina kannabinoideek zuzenean prozesu hori inhibitzen dute, eta ondorioa nabaria da garunean: amnesia.