Japoniako ikertzaile batzuek azkenaginak proposatu dituzte zelula amak lortzeko iturritzat Zientzia eta Teknologia Industrial Aurreratuaren Institutu Nazionalean. Hain zuzen ere, ikertzaileek zelula ama mota bat erauzi dute azkenaginetatik, eta birprogramatzea lortu dute, enbrioiko zelula amen antzekoak bilakatu arte.
Azkenaginak horrelako zelulen iturri ona dira, normalean kendu egiten zaizkiolako jendeari, eta errazak direlako kontserbatzeko, ikertzaile japoniarrek frogatu dutenez; haiek egindako esperimentuetan, adibidez, hamar urteko neska baten azkenaginak erabili dituzte, hozkailuan hiru urtez gordeta izan ondoren.