Itsasoko olatuek gero eta energia gehiago dute, Kantabriako Unibertsitatean egin duten ikerketa baten arabera. Eta hori ozeanoen berotzearekin zuzenean lotuta dagoela ondorioztatu dute. Nature Communications aldizkarian argitaratu dute ikerketa.
Itsasoaren azaleko tenperatura handitzeak haizeen zirkulazioan aldaketak eragin ditu, eta haizeen aldaketa horrek, aldi berean, olatuek energia gehiago metatzea eragin du. Hala, 1948tik aurrera urtean % 0,4 handitu da ozeanoetako olatuen energia. Ikertzaileek ohartarazi dute horrek ondorio garrantzitsuak izan ditzakeela kostaldeko komunitateetan, are gehiago kontuan hartuta itsas-maila ere igotzen ari dela.
Elhuyarrek garatutako teknologia