Klima-aldaketak bizkarroiei gogor eragingo diela ohartarazi dute

Galarraga Aiestaran, Ana

Elhuyar Zientzia

klima-aldaketak-bizkarroiei-gogor-eragingo-diela-o
Sminthonian Institutuan gordetako bizkarroi-bildumaren lagin bat. Arg. Paul Fetters/Smithsonian Institutua

Bizkarroiek ospe txarra duten arren, haien dibertsitatea ekosistemen osasunarekin lotuta dago. Hala eta guztiz ere, klima-aldaketak bizidunetan izango dituen ondorioak kalkulatzean, bazter utzi izan dira. Orain, ordea, haietan jarri dute arreta, eta ohartarazi dute 2070rako bizkarroien heren bat galtzeko arriskua dagoela.

Kaliforniako Unibertsitateko Wayne Getzen Laborategian egin dute ikerketa hori, eta Science Advances aldizkarian argitaratutako dituzte emaitzak. Azaldu dutenez, aurreikuspenak egiteko, museoetako bizkarroien bilduma historikoak (200 milioi bizkarroi baino gehiago) eta orain jasotako datuak erabili dituzte, eta klima-aldaketak 457 bizkarroi-espezieri nola eragingo liekeen aztertu dute. Aurreikuspen txarrenen arabera, heren bat galtzeko arriskua legoke; baikorrenen arabera, berriz, % 10.

Edonola ere, galerak ekosistemetan eragin handia izango lukeela adierazi dute. Horrenbestez, klima-aldaketaren ondorioak aztertzean, espezie jakinetan arreta jarri beharrean, ekosistema osoak aintzat hartzea proposatu dute, benetako egoera hobeto aurreikusiko dutelakoan.

Gehitu iruzkin bat

Saioa hasi iruzkinak uzteko.

Babesleak
Gipuzkoako Foru Aldundia
DANOBAT GROUP Koop. Elk.
KIDE Koop. Elk.
ULMA Koop. Elk.
EIKA Koop. Elk.
LAGUN ARO Koop. Elk.