Obesitateak minbizian duen eragina argitu dute

obesitateak-minbizian-duen-eragina-argitu-dute
NK zelula bat, ekorketazko mikroskopio elektroniko bidez. Arg. NIAID

Jakina da obesitateak minbizia izateko arriskua areagotzen duela. Orain, horren zergatia azaldu dute Nature Immunology aldizkariko artikulu batean. Haren arabera, NK zeluletan (natural killer edo hiltzaile naturalak) dago gakoa: immunologia-sistemaren zelula horiek arduratzen dira minbizi-zelulak detektatzeaz eta suntsitzeaz, eta gantz-gehiegiak blokeatu egiten ditu. Zehaztu dutenez, detektatu detektatzen dituzte, baina ez dituzte suntsitzen.

Blokeatutako NK zelulak birgaitzeko modua ere aurkitu dute ikertzaileek. Haien esanean, tratamenduen eraginkortasuna hobetzeko bidea eman dezake horrek.

Gehitu iruzkin bat

Saioa hasi iruzkinak uzteko.

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu cookie horien erabilera onartzen duzla. Ezeztatuz gero, ezingo duzu webgune honetan nabigatu. Onartu
Informazio gehiago
Babesleak
Gipuzkoako Foru Aldundia
IRIZAR Koop. Elk.
MAIER Koop. Elk.
KIDE Koop. Elk.
ULMA Koop. Elk.
EIKA Koop. Elk.
LAGUN ARO Koop. Elk.
TAJO Group