Laborategian hazitako garun-organoideek gureen antzeko seinaleak sortu dituzte

Galarraga Aiestaran, Ana

Elhuyar Zientzia

laborategian-hazitako-garun-organoideek-gureen-ant
Garun-organoideek gureen antzeko seinaleak sortzen dituztela frogatu dute. Arg. Nature

Giza zelula ametatik abiatuta, ehunka garun-organoide sortu eta, hamar hilabetez hazi ondoren, elektroentzefalogramaren bidez frogatu dute giza garunek sortzen duten antzeko seinale elektrikoak sortzen dituztela. Badute berezitasun bat, hala ere: seinalearen eredua ez da erritmikoa, giza garun helduek sortzen dutenaren modukoa, baizik eta irregularra, 25-39 asteko dituzten enbrioenen antzekoa.

Kaliforniako Unibertsitatean egin dute esperimentua, eta zehaztu dute garun-organoideetan espresatzen den gene-sorta eta enbrioiaren garunean espresatzen dena berbera dela.

Horrez gain, ohartarazi dute hazi dituzten organoideek ez dutela garun oso baten itxurarik, kortexaren zelula batzuk baino ez baitituzte. Aurrerantzean egitura konplexuagoak sortzeko asmoa dute; haien esanean, baliagarriak izan daitezke enbrioiaren garunaren garapena hobeto ezagutzeko, eta autismoa, epilepsia eta halako gaitzak ikertzeko.

Gehitu iruzkin bat

Saioa hasi iruzkinak uzteko.

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu cookie horien erabilera onartzen duzla. Ezeztatuz gero, ezingo duzu webgune honetan nabigatu. Onartu
Informazio gehiago
Babesleak
Gipuzkoako Foru Aldundia
IRIZAR Koop. Elk.
MAIER Koop. Elk.
KIDE Koop. Elk.
ULMA Koop. Elk.
EIKA Koop. Elk.
LAGUN ARO Koop. Elk.
TAJO Group