Mikrouhinak erabil litezke barazki-kontserbak prozesatzeko

Mikrouhinak erabil litezke barazki-kontserbak prozesatzeko
2010/03/01 | Elhuyar
(Argazkia: © iStockphoto.com/Laborer)

Mikrouhinen bidezko tratamenduak abantaila interesgarriak ditu, ohiko galdarraztatze- edo irakite-sistemen aldean, nekazaritzako elikagaiak prozesatzeko. Hori da Luis Ruiz de Ojeda kimikariak Nafarroako Unibertsitatean egindako tesian ateratako ondorio nagusietako bat.

Lanaren helburua izan da ikertzea zer erabilgarritasun duen teknologia garbi berri horrek zerbak, alkatxofak, borrajak, karduak eta lekak prozesatzeko lanetan. Ohiko galdarraztatzea ordezkatzea izango litzateke helburua; izan ere, barazki-kontserbak egiteko asko erabiltzen da, baina energia eta ur asko kontsumitzen ditu, eta isuri-bolumen handiak sortzen ditu. Sistema berriak, gainera, ohiko galdarraztatzeak baino denbora gutxiago behar du elikagaiak prozesatzeko.

Zientzialariaren arabera, mikrouhinen bidez tratatzean, lehengaiek ezaugarri fisiko egonkorrak dituzte, ohiko galdarraztatzearen bitartez prozesatuta izango lituzketen ehundura eta kolore bertsuak dituzte, eta mantenugaiei hobeki eusten diete. Are gehiago, frogatu du kondizio arinetan barazkien ehunak tinkotu egiten direla pixka bat. Hori bai, tratamendua luzatzen joan ahala, barazkiak biguntzen joaten dira pixkanaka.

1
262
2010
3
006
Dietetika/Elikagaiak; Industria
Albisteak
9
Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila