Egia esan, ez da izerdia; hipopotamoak ez du izerdi moduan sintetizatzen. Dena dela, gorputzaren tenperatura erregulatzen laguntzen dio likido likatsu horrek. Likidoak ez du kolorerik hasieran, baina gero gorritu eta, geroago, marroi bilakatzen da, likidoaren osagaiak polimerizatu egiten direlako. Zientzialariek bi pigmentu erauzi dituzte hipopotamoaren izerditik, bat gorria eta bestea laranja. Pigmentu horiek eguzkitik babesten dute animalia, eta, gainera, efektu antibiotikoa dute.