Albisteak

Gizakia ez zen izan Australiako megafauna desagertzearen eragilea

2013/05/08

Giza espeziea Australiara iristearekin bat desagertu ziren han bizi ziren animalia erraldoien espezie gehienak, tartean, ugaztun martsupialio handiak. Horregatik uste …

Europa, pestizidak debekatzearen alde erleak babestearren

2013/05/07

Apirilaren 29an Europako Batasunak onartu zuen bi urtez hiru pestizida neonikotinoide erabiltzea debekatzea, erleak suntsiarazten ari direlakoan. Tony Borg osasun-komisarioak …

Tetrazepama duten botikak baztertzeko aholkatu du Europako Sendagaien Agentziak

2013/04/30

Atzo argitaratutako ohar batean, tetrazepam muskulu-lasaigarria duten botikak ez erabiltzeko aholkatu du Europako Sendagaien Agentziak. Izan ere, ohartu dira osagai …

Gaur banatu dira CAF-Elhuyar sariak, Usurbilgo plazan

2013/04/25

Gaur banatu dira 2012ko zientzia-dibulgazioko CAF-Elhuyar sariak. Lau kategoria saritu dira, eta haietako bat berria da aurten: zientzia gizartean sorkuntza-beka. Arlette Apraiz, Doltza Oararteta, Jaione Ortiz De Zarate, Maider Amutio, Nerea Andres eta Oihane Enbeitak osatutako taldeak irabazi du, Balio berriz balio proiektuarekin.
Gainerako hiru kategorietan, Miguel Querejeta astrofisikaria, Isabel Mendizabal genetikaria eta Gorka Zabaleta kazetaria izan dira irabazleak. Elhuyar Fundazioaren Merezimendu saria, berriz, Osasungoa Euskalduntzeko Erakundeak jaso du.

Oin-arrastoei bakarrik erreparatuta, ibiltarien abiadura kalkulatzeko modua asmatu dute

2013/04/25

Oin-arrastoei bakarrik begiratuta ibiltarien abiadura kalkulatzeko metodo baten berri eman dute Madrilgo Konplutentseko eta Kanadako Alberta Unibertsitateko bi ikertzailek Ichons …

Zatiketa zelularra erregulatzen duen proteina bat antzutasunarekin lotuta dago

2013/04/24

P27 proteina, aurrez zelulen zatiketaren erregulatzaile gisa ezaguna zena, antzutasunari lotuta ere egon liteke. Ondorio horretara iritsi da EHUko, Gurutzetako …

Zirkunzisioa egiteak hiesetik zergatik babesten duen azaldu dute

2013/04/19

Erdainkuntzak edo zirkunzisioak zakilaren mikrobioma aldarazten du, eta horrek azal dezake zergatik babesten duen erdainkuntzak hiesetik eta birusek eragindako beste …

Hotza biriketako tumoreak hiltzeko

2013/04/18

Zero azpiko ehun graduan dagoen orratz bat aplikatzea modu eraginkorra da biriketan hazitako tumoreen zelulak hiltzeko. Sistema hori, krioablazioa, erabiltzen …

Leuzemia eta linfoma sendatzeko, zelulak birprogramatu

2013/04/17

Linfoma- eta leuzemia-zelula batzuk birprogramatuta gaizto izateari uztea lortu dute Nafarroako CIMA eta Bartzelonako CRG zentroetako zientzialari-talde batek. Birprogramatutako zelulek …

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila